2018ko Behobia – Donostia lasterketak Irun konkistatu du

2018-10-30T17:40:37+00:00Irun|

Gutxiago geratzen da. Korrikalari guztiek badakite hori eta horregatik, nahiz eta hotza dagoeneko gurean egon- asfaltora atera dira, entrenatzera. Datorren azaroaren 11n izango da lasterketa herrikoi ospetsuenaren eta berezienaren edizio berri bat:  Behobia – Donostia. Aurten inoiz baino irundarragoa izango da; izan ere lasterketaren Azoka Ficoban egingo da. Horregatik, Irungo udalak jarduera programa bat prestatu du hirian lasterketaren aurrekoaz gozatzeko. 

iRUNNING

Gastronomiak, musikak eta kirolak bat egingo dute hitzordu horrekin batera izaten den kirol izaeraz betetzeko Irun. «Irunek partaidetza handiagoa eduki nahi du hainbeste jende mugitzen duen ‘Behobia-Donostia’ lasterketan. Eta hala da, hiri honetatik aterako baita proba eta aurten protagonismo handiagoa izango baitu Lasterketaren Azokarekin. Ezin dugu aukera hau ihes egiten utzi, eta horregatik jarduera-programa bat prestatu dugu, bai bertakoentzat bai kanpotik, dortsalaren bila datozenentzat, hiriaz goza dezaten» adierazi du José Antonio Santano Irungo alkateak.

Azaroaren 9 eta 10ean, Ficoban egongo da Lasterketaren Azoka, baina hiri osoan nabarmenduko da lasterketaren presentzia. Horrela, #IRUNning traolaz, proposamen kulturalak programatu dira Oiasso Museoa ezagutzeko, musika ikuskizunak, eta kirol ekimen txikiak ere bai. Bestalde, deskontuak egingo dira Irungo establezimenduetako esperientzia gastronomikoetan, eta pintxoaren ibilbide bat egingo da 30 taberna-jatetxetan.

Jarduera-programa osoa kontsultatu ahal duzue udalaren web orrian.