Eguberriak iritsi dira! Jai zoriontsuak opa dizkizuegu guztioi eta gogoratzen dizuegu hain bereziak diren egun hauetan, hain zuzen ere familiarekin eta lagunekin hitzordu eta plan ugari egiten ditugun egun hauetan, autoa aparkatuta uztea eta Irunen zehar autobusez mugitzea dela planik egokiena. Horrexegatik hona hemen Irunbuseko ordutegi bereziak 2018ko Eguberrirako:

L1: ZAISA – OSPITALEA

  • Azken irteerak abenduaren 24an eta 31n:
    • Zaisatik: 21:00ean.
    • Ospitaletik: 20:52an.
  • Lehen irteerak abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
    • Zaisatik: 09:00etan.
    • Ospitaletik: 09:00etan.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

  • Azken irteerak abenduaren 24an eta 31n:
    • Fermín Calbetón kaletik: 21:00etan.
    • Suhiltzaileen geltokitik: 20:50ean.
    • Txingudi Merkataritza Gunetik: 20:30ean.
  • Lehen irteerak abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
    • Fermín Calbetón kaletik: 09:00etan.
    • Suhiltzaileen geltokitik: 09:30etan.

L3: SAN JUAN – ARTIA

  • Azken irteerak abenduaren 24an eta 31n:
    • Fermín Calbetón kaletik: 21:00etan.
  • Lehen irteerak abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
    • Fermín Calbetón kaletik: 09:00etan.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

  • Azken irteerak abenduaren 24an eta 31n:
    • Fermín Calbetón kaletik: 20:45ean.
  • Lehen irteerak abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean:
    • Fermín Calbetón kaletik: 09:15ean.

G1: GAUTXORI BEHOBIA

Lehen irteera abenduaren 25 eta 31n: 01:00ean.

G2: GAUTXORI VENTAS

Lehen irteera abenduaren 25 eta 31n: 01:30ean.

Horarios Irunbus Navidad 2019

Gainera, izango diren kultura eta kirol ekitaldiak direla eta, aldaketak izango dira Irunbuseko lineetan egun hauetan:

Abenduak 22, larunbata EGUBERRIETAKO KROSA

  • 15:00etatik aurrera, Gipuzkoa hiribidetik erdialderako sarrera moztuta egongo da.
  • 15:30etik, Colon ibilbidea itxita egongo da Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean.
  • 16:30etik 17:30era (gutxi gorabehera) sarrera moztuta egongo da Zubimuxu eta Elizatxoko biribilgunetik, Iparralde eta Nafarroako hiribideetatik eta Urdanibia plazatik.
  • 17:00 aldera, sarbidea irekiko da Hondarribia kaletik, Aduana kaleraino.

Abenduak 23, igandea: OLENTZEROREN DESFILEA

  • 16:45etik 17:45era, sarrera moztuta egongo da Zubimuxu eta Elizatxoko biribilgunetik, eta Iparralde eta Nafarroako hiribideetatik.

Bide batez, jai zoriontsuak igaro ditzazuen opa nahi dizuegu AUIFetik!