Datorren igandean, azaroak 12, Behobia Donostia lasterketa egingo dela eta, hiriko autobus-zerbitzuek ondoko aldaketak izango dituzte beren ibilbidean:

1 LINEA – ZAISA OSPITALEA

Goizeko lehen zerbitzutik 14:00ak aldera arte; batetik, irteera gunea muntatzeko, desmuntatzeko eta garbitzeko lanengatik eta, bestetik, korrikalariak pilatuko direlako, autobusa ezingo da Behobiara iritsi, eta horregatik, Oxinbiribileko biribilgunean amaituko du ibilbidea. Gainera, 09:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, linea Ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko da.

2 LINEA – SAN JUAN-VENTAS

09:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan zehar ibiliko direlako, autobusa ezingo da ibili ohiko ibilbidean. Horregatik, zerbitzua bertan behera geratuko da ordu-tarte horretan.

3 LINEA SAN JUAN – ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA

09:00etatik 14:00ak aldera arte, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan zehar ibiliko direlako, autobusak aldatu egingo du ohiko ibilbidea, eta ez da ibiliko Nafarroako hiribidean, joaneko norabidean, Urdanibia plazatik ere ez da pasako itzulerako bidean. Arbesetik -Alzukaitz kaletik – Uztapide Bertsolari kaletik, Santa Elena zubitik (han abiapuntu geralekua egingo da) eta Ermita kaletik jarraituko du, Arbesetik Artiarantz ohiko ibilbidetik.

Ibilbidearen aldaketa horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak ez dira erabiliko bidea moztuta dagoen aldian.

Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira; izan ere, lasterketaren inguruabar zehatzek ordutegi horiek zertxobait aldatu ditzakete.