Eguberria Irunera iristen ari da

2018-12-03T15:56:25+00:00Irun|

Datorren asteartean (abenduak 4) izango da eguberrietako argiak pizteko ohiko ekitaldia Irunen, eta gure hiria urteko garai honetako jai giroaz beteko da. Eguberria Irunera iristen ari da eta inoiz baino auzo eta kale gehiagotara zabalduko da.

Ekitaldia asteartean izango da (hilak 4) 18:30ean, San Juan plazan eta Udal kontserbatorioak parte hartuko du, akordeoien orkestraren eskutik, plazan ezarritako oholtzan. Emanaldia amaitzen denean, ikastetxe bateko haurrek lagunduko diote hiriko alkate José Antonio Santanori eguberritako argiak pizten eta horretarako, eguberrietako apaingarriez dekoratutako esparru txiki batean kokatutako botoi bat sakatuko dute. Aurten Dunboa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak izango dira Eguberrietako argiak pizteko arduradunak.

Argitzeko aurrekontua handiagotu egin da aurten eta hiriko toki gehiagotara iritsiko da: 108 arku, 148 unitate faroletan eta zuhaitzetan eta 15 multzo biribilgune eta toki berezietan. Guztira, eguberrietako 271 apaingarrik argia emango diote Eguberriari abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra arte. Ohikoa denez, erabiliko diren materialak eraginkortasun energetikoa laguntzen eta kontsumo elektrikoa murrizten dute, gutxiago kutsatzen duen sistema baten alde apustu eginez, batez ere LED teknologiako argiak.

Ez baduzu galdu nahi une berezi hori, autoa etxean uztera eta Irunbusez mugitzera animatzen zaitugu. Fermin Calbetón kaleko eta San Juan plazako geltokietan aurkituko dituzu gure linea guztietako autobusak: L1 Zaisa – Ospitalea, L2 San Juan – Ventas – Txingudi, L3 San Juan – Artia eta L4 San Juan – Anzaran – Olaberria.

Parada de autobús en San Juan y Fermin Calbetón