Datorren ostiralean, urtarrilak 5, 17:45etik 20:15era bitartean gutxi gorabehera, trafiko murrizketak izango dira hiri barruko lineetan, ERREGEEN DESFILEA dela eta.

 

L-1 ZAISA – OSPITALEA

17:45etik 20:15era, Ospitaleranzko bidean, Osinbiribil biribilguneraino iritsiko dira autobusak (Dunboako anbulatorioko geralekuraino), eta saihesbidetik joango dira ospitalera, Letxunborro hiribidetik.

17:45etik 20:15era, Zaisaranzko bidean, Aldabe Mendia kalera iritsiko da autobusa. Handik, saihesbidean barrena, Osinbiribileraino iritsiko da, eta, handik aurrera, betiko ibilbidea egingo du, Darío Regoyos kaletik.

L-2 IRUN – VENTAS – TXINGUDI

18:00etatik 20:15era bitartean, Fermín Calbetón kaleko linea burua Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

 

L-3 SAN JUAN – ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA 

San Juan – Artia: 18:05etik aurrera, Fermín Calbetón kaleko linea burua Osinbiribil biribilgunean egongo da.

San Juan – Olaberria:  17:50etik 18:50era bitartean eta 19:50ean, Fermín Calbetón kaleko linea burua Osinbiribil biribilgunean egongo da.

San Juan – Olaberria:  18:20tik* 19:20ra* bitartean eta 20:20an*, Fermín Calbetón kaleko linea burua Olibondoen biribilgunean egongo da.

* (L2 linearekin)

                                                                      

(Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak)