Datorren IGANDEAN, MARTXOAREN 20AN, ERRELEBO LASTERKETA dela eta, honako murrizketa hauek gertatuko dira hiri-lineen trafikoan: 08:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.

relevosL-1 ZAISA-OSPITALEA:

08:00etatik 09:00etara, Ospitaleranzko norabidean. Fermin Calbetoneraino, ohizko ibilbidea; trukatokian bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. Saihesbidetik joango gara Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsi arte, eta geltoki horretatik aurrera, ohizko ibilbidea Ospitalera.
09:00etatik 14:00etara, Ospitaleranzko norabidean.  Autobusak Oxinbiribileko errotondaraino iritsiko dira (Dunboako anbulatorioko geltokia); gero, sihesbidetik joango dira, Hondarribia 2 (Telepizza) geltokiraino, eta geltoki horretatik aurrera, ohizko ibilbidea Ospitalera.
08:00etatik 09:00etara, Zaisaranzko norabidean. Colon 43raino, ohizko geltoki guztiak; gero, Gipuzkoa hiribidetik igoko gara, Euskal Herria hiribidetik pasa eta Larreaundira iritsiko gara. San Martzial aldapa igoko dugu, Fermin Calbetoneraino; lineen trukatokian biratu, eta Behobiaraino jarraituko dugu ohizko bidea eginez.
09:00etatik 14:00etara, Zaisaranzko norabidean. Autobusa Hondarribia 2 (Telepizza) geltokiraino iritsiko da. Handik, Hondarribia kaletik jaitsiko da, eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Geltoki horretatik aurrera, ohizko ibilbidea Behobiarantz.

L-2 IRUN – LANDETXA – TXINGUDI:
08:00etatik 09:00etara: Fermin Calbetoneko linea-burua Gipuzkoa hiribideko 1era lekualdatuko da.
09:00etatik:14:00etara: Fermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo 11ra aldatuko da (Olibondoen errotonda).

L-3 SAN JUAN-ARTIA / SAN JUAN-OLABERRIA:
San Juan Artia: 09:05eko irteeratik 14:05 arte: Fermin Calbetoneko linea-burua Oxinbiribileko errotondara aldatuko da (Dunboako anbulatorioko geltokia).
San Juan Olaberria: 09:20ko irteeratik 13:50 arte: Fermin Calbetoneko linea-burua Oxinbiribileko errotondara aldatuko da (Dunboako anbulatorioko geltokia).