“FUTBOL DAY” ekintza dela eta, trafikoarentzat itxita egongo da Colon pasealekua Francisco de Gainza eta Gipuzkoa etorbide artean 08:00etatik 23:00etara, gutxi gorabehera. Tarte horretan, autobus lineetan aldaketak egongo dira, “Igande Sasoi” jardueran bezala.

L-1 Zaisa-Ospitalea: Ospitaleko norabidean, autobusak Fermin Calbetonera iritsi ondoren  Nafarroa hiribidea jaitsi eta bariantetik Hondarribia 2 geltokiraino abiatuko dira. Hondarribia 2 geltokitik Ospitaleraino ohiko ibilbidea.  Zaisako norabidean Colon Pasalekutik pasa eta Gipuzkoa hiribidetik, Euskal Herria, eta San Martzial kaletik abiatuko dira Fermin Calbetonera iritsi arte. Hortik aurrera ohiko ibilbidea.

L-2 Ventas-Irún: Geltoki-burua: Gipuzkoa 4

L-3 Microbusa Artia – Fermín Calbeton – Olaberria: Artiako norabidean aldaketarik gabe (L3a). Olaberriako norabidean (L3b) ´10eko irteerak Gipuzkoa 4 geltokira iritsiko dira, ´40ko irteerak, berriz, Fermin Calbetonera.