Datorren igandean, otsailak 412:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, Iñude eta Artzaien desfilea dela eta, ondoko trafiko murrizketak izango dira hiriko lineetako trafikoan.

L-1 ZAISA – OSPITALEA:

12:00etatik 14:00etara. Ospitalerako noranzkoan. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea, trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta saihesbidetik, Hondarribia kalera iritsi eta Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko gara, eta handik aurrera ohiko ibilbidetik, Ospitalera.

12:00etatik 14:00etara. Zaisarako norabidean. Autobusa Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko da. Handik Hondarribia kaletik jaitsi eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukatokira igo eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiaraino.

L-2 IRUN – KATEA – TXINGUDI:

12:00etako irteeratik eta 14:00 arte,  Fermín Calbetón kaleko linea-burua Gipuzkoa hiribideko 1. zenbakira lekualdatuko da.

L-3 SAN JUAN– ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA:

San Juan Artia:  12:00etatik eta 14:00 arte,  Fermín Calbetón kaleko linea-burua Oxinbiribil biribilgunera  lekualdatuko da.

San Juan Olaberria:  12:00etatik eta 14:00 arte,  Fermín Calbetón kaleko linea-burua Oxinbiribil biribilgunera  lekualdatuko da.

(Aipatutako murrizketak kendu egingo dira desfilearen azkenak aurrera egin ahala)