Irungo Euskal Jira 2018

2018-08-01T08:12:27+00:00Autobus-linea aldaketak|

Abuztuaren 4an Euskal Jira egingo denez, 17:00etatik 22:00etara arte (gutxi gorabehera) hainbat afekzio izango dira zenbait lineatan. Honela:

L1: ZAISA-OSPITALEA

Moztu aurretik, azken irteera normala 16:30ean izango da, bai OSPITALETIK, bai ZAISATIK. Zerbitzua normal emango da 22:00etatik aurrera; beraz, 22:00etan ZAISATIK eta OSPITALETIK.

Moztu bitartean, ZAISATIK egiten diren irteerak , autobusak Fermín Calbetón kaleraino igoko dira, Nafarroako hiribidetik jaitsi, eta saihesbidetik ibiliko dira OSPITALERAINO Letxunborrotik pasa gabe. OSPITALETIK egiten diren irteeretan, zuzenean abiatuko dira saihesbiderantz eta Fermín Calbetón kalera ere igoko dira.

L2: SAN JUAN -KATEA- TXINGUDI

Moztu baino lehenagoko azken irteera normala:

  • 16:30ean, Fermín Calbetón kaletik.
  • 16:30ean, Txinguditik

Moztu bitartean, KATEATIK egiten diren irteerak normaltasunez egingo dira ELIZATXO 11.era arte (olibondoen biribilgunea).

22:00etako irteera Fermín Calbetón kaletik egingo da.

L3: SAN JUAN – ARTIA

Ez da aldaketarik izango.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

Fermín Calbetón kaletik Olaberrirako zerbitzua ez da emango. Moztu aurretik, azken irteera 16:45ean izango da. Geroago zerbitzua ELIZATXO 11.etik (olibondoen biribilgunea) emango diogu Olaberria auzoari.

Murrizketa horiek kenduz joango dira desfileko azkenek aurrera egiten dutenean eta oinezkoen segurtasuna bermatzen denean.