ABENDUAREN 16an, II. GABONETAKO KROSSA izeneko oin-lasterketa egingo da 15:00etatik 18:00ak aldera arte, eta hori dela eta, hainbat aldaketa izango dira autobus lineetan:

L-1 Zaisa-Ospitalea:

Ospitalerako norabidean, 15:00etatik 16:30era, Fermin Calbetoneko geltokiraino iritsiko dira autobusak, eta, gero, berriz jaitsiko dira Nafarroa hiribideraino, saihesbidetik desbideratuz, Hondarribia 2ra iristeko; eta hor ohizko ibilbidea hartuko dute berriz. 16:30etik 18:00ak aldera arte, ez dira erabiliko hurrengo geltokiak: Nafarroa hiribidea 21, Fermin Calbeton, Zabaltza-Ensanche, Topoa, Hondarribia 2 eta Pinar.

Zaisarako norabidean, 15:00etatik 16:30era, autobusa Colon ibilbidean barrena joango da, bere ohizko ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen bidegurutzeraino. Han, kale horretatik, Euskal Herria hiribidera joango da lehendabizi, eta San Martzial kalera gero, eta handik Fermin Calbetoneraino; eta, han, ohizko ibilbidea hartuko du. 16:30etik 18:00ak aldera arte, ez dira erabiliko hurrengo geltokiak: Anaka 40, Anaka 1, Geltokia, Colon 43, Luis Mariano, San Juan, Nafarroa hiribidea 4 eta Nafarroa hiribidea 18.

 

L-2 Irun – Ventas – Txingudi: 15:00etatik 18:00etaraFermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo 11ra aldatuko da (Olibondoen biribilgunea))

L-3 San Juan – Artia / San Juan – Olaberria: 16:30etik 18:00ak aldera arte, linea-burua Oxinbiribileko biribilgunera aldatuko da.