Junkaleko Andra Mariaren Eliza ezagutzen

2018-08-27T10:30:08+00:00Irun|

Junkaleko elizak paper protagonista jokatzen du hirian. Zenbat jai, zenbat ekitaldi eta zenbat emozio gordetzen ote dituzte haren hormek eta haren plazatxoan egin! Ba al zenekien estuarioa inguratzen zuten ihitokietan 1400ean Ama Birjinaren tailu bat agertu zelako hartu zuela izen hori? Santiagoko bidea egiten duten erromesen igarobidea, eraikina Irun erromatarraren pieza adierazgarri bat da, erromatarren garaiko terma eta bainu publikoak aurkitu baitziren haren atzealdean. Gaur, gehixeago ezagutuko dugu Irungo sinbolo honen historia eta arkitektura-estiloa.

Iglesia del Juncal Irun

Errenazimentu-garaian eraiki zuten eliza, nahiz eta eredu gotikoari jarraitu. 1508an hasi ziren eraikitzen, baina ia 100 urte! iraun zuten obrek. 1606an amaitu zuten, eta horrek erabaki zituen tenpluko estiloak: gotikoaren azken aldiaren berezko ezaugarrien ondoan, “gotiko euskaldunaren”, errenazimentuaren eta barrokoaren beste ezaugarri batzuk agertzen dira.

Batik bat, bolumenagatik nabarmentzen da eraikina, konposizio-xehetasunengatik baino. Kanpotik harlanduzko eraikin-puska da, horma-bular astunak dituela, eta, XVII. mendeko portada barrokoa eta zenbait gargola gotikoak izan ezik, ez du ornamentaziorik. Teilatu-hegalean egin zen azken berrikuntzaren ondoren, zaila da gargola horiek ikustea gaur egun.

45 metroko luzera dutela, Junkaleko elizako nabeak ia zabal bezain altuak dira (24 metro zabal eta 22 metro luze). Gotikoa ezaugarritzen duten hiru funtzioak betetzen dituzte hormek: itxiera, euskarria eta karga. Gainera, euskal gotikoak ezarritako ezaugarriek eratu zuten alboetako nabeen behin betiko altuera, erdialdekoarekin berdinduz, alde batera utziz ziurrenik altura desberdinekoa izango zen hasierako proiektua. Eliza paregabea eta solemnea bihurtzen dute eraikina berezitasun guzti horiek.

Esan dugun bezala, elizaren kanpoaldea bere bolumenengatik bereizten da, baina badira konposizio-xehetasun adierazgarri batzuk ere. Portada nagusian daude, hasierako barrokokoak, bi gorputzetan zatituta: barrualdean, mainel gabeko ate handi batekin, janbak eta ateburuak nabarmentzen dira, moldura finekin landuak. Bigarren gorputzean, pilastra dekoratuak eta zutabe jonikoak aipatu behar dira. Gainera, Gipuzkoako portada barrokoko lehenengo ereduetako bat delako nabarmentzen da portada hori.

Barrualdeko sekretuak

Barrualdera pasatzen bagara, oinplanta angeluzuzeneko areto motako eliza bat ikusiko dugu, aurre lauko absideduna eta altuera berdineko hiru nabe dituena; nagusia da zabalena. Areto-plantari Hallenkirche ere esaten zaio, eta han, altuera berean dauden nabeak; oso eredu zabaldua izan zen Euskal Herrian, XVI. mendean.

Gurutzeriazko bobeden bidez estaltzen ziren nabeak. Gaur egun, bi bakarrik daude, 1912an ordeztu egin baitzituzten nabeak. Altxa begirada: Absideko gurutzeriazko bobedak gako nagusia poligonoaren ertzekin lotzen duten lokailuak dauzka, eta arku kronopialeko koroa bat nukleoaren inguruan. Korukoa, bestalde, kurban okertutako ugariko bobeda bat da.

Iglesia del Juncal, Irun

Elizaren beste erakargarrietako nagusi bat aldare nagusiko erretaula barrokoa da, Bernabé Corderok diseinatua, eta XVII. mendearen erdialdera Juan Bascardok egindako eskulturak. Mende bat geroago urreztatu zen. Pasioaren eta Ama Birjinaren bizitzaren eszenekin, Junkaleko Andre Mariaren irudia gailentzen da; tailu erromanikoa, estilo bizantinokoa; bertan aulkiko Ama Birjina ikusi dezakegu, Haurra belaunetan duela. Irudi hieratiko bat da, eta ez da komunikaziorik Haurrarekin.

Aparteko aipamena merezi du Junkaleko elizako dorreak. Lau angeluko oinarriko eraikuntza trinko bat da. Hiru gorputz dauzka; goialdean daude kanpaiak eta erlojua. Kanpandorrea Fray Miguel de Aramburuk 1600ean egina izan liteke, eta dorre herrerianoaren lehenengo eredua da.

Iglesia del Juncal, Irun

Junkaleko Andre Mariaren Parrokia Eliza monumentu historiko-artistiko nazionala deklaratu zuten 1973ko ekainean, eta hurbil dagoen padura batean, Irungo kai zaharra oraindik bazenean, agertu zen ama birjinaren tailu erromanikoari zor dio izena. Andre Mariari buruzko irudi zaharrena da Gipuzkoan, eta, ziurrenik, Euskal Herri osoan.