Datorren larunbatean, otsailak 3, KALDEREROEN  desfilea dela eta, ondorengo trafiko murrizketak izango dira hiriko lineetan 18:50ean hasi eta 20:30ak arte gutxi gorabehera.

L-1 ZAISA – OSPITALEA:

18:45ean hasi eta 20:30ak arte. Ospitalerako norabidean. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea. trukatokian bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. Saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino eta Letxunborro hiribidetik  igoko gara Ospitalera.

19:15etatik 20:30era arte. Ospitalerako norabidean.  Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea, trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta saihesbidetik, Hondarribia kaletik igo eta Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko gara, eta handik aurrera ohiko ibilbidetik, Ospitaleraino.

18:45etik 19:15era arte. Zaisarako norabidean. Autobusa Letxunborro hiribidetik kaletik jaitsiko da, eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukaktokira igoko gara eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

19:15etik 20:30era. Zaisarako norabidean. Autobusa Hondarribia 2 (Telepizza) geltokiraino. Handik Hondarribia kaletik jaitsi eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukatokira igo eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

 

L-2 IRUN-VENTAS-TXINGUDI

18:30etik 20:30era bitartean, Fermín Calbetón kaleko linea burua Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

 

L-3 SAN JUAN – ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA

San Juan – Artía:  Ez da aldaketarik izango.

San Juan – Olaberria:  19:10tik* 20:10era* bitartean, Fermín Calbetón kaleko linea burua Olibondoen biribilgunean egongo da.

* (L2 linearekin egiten da)

 

(Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak)