Datorren LARUNBATEAN, ABENDUAREN 23AN, “OLENTZEROREN ETORRERA” dela eta, honako trafiko murrizketa hauek gertatuko dira hiri-lineetan: 16:45etik  18:00 aldera arte, gutxi gorabehera.

 

L-1 ZAISA – OSPITALEA:

16:45ean hasi eta 17:15 arte. Ospitalerako norabidean. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea. trukatokian bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. Saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino eta Letxunborro hiribidetik  igoko gara Ospitalera.

17:15etik 18:00etara. Ospitalerako noranzkoan. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea, trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta saihesbidetik, Hondarribia kaletik igo eta Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko gara, eta handik aurrera ohiko ibilbidetik, Ospitalera.

16:45 17:15 arte, Zaisarako noranzkoan: Autobusa Letxunborro hiribidetik kaletik jaitsiko da, eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukaktokira igoko gara eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

17:15etik  18:00 arte, Zaisarako noranzkoan: Autobusa Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko da. Handik Hondarribia kaletik jaitsi eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukatokira igo eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

L-2 SAN JUAN – TXINGUDI

16:45etik 18:00era arte,  Fermín Calbetoneko lineaburua olibondoen biribilgunera lekualdatuko da.

L-3 SAN JUAN – ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA: 

San Juan – Artia:  Ez da aldaketarik izango.

San Juan Olaberria:  Ez da aldaketarik izango.