Zer egin udan Irunen

2018-08-03T11:51:56+00:00Irun|

Udarekin batera, beroa, eguzkia eta oporrak datoz. Abuztuan, maletak egin eta gure kaleetatik urruti joanda deskonektatu nahi izaten dute askok, baina hiria zaintzen geratzen diren horietakoa baldin bazara, ez zaitez kezkatu: udan Irunen zer egin pentsatzen ari bazara, plan batzuk dakarzkizugu, familian edo lagunekin gure eskualdean gozatu dezazun.

Autobús Playa Hendaia

Zer egin udan Irunen?

Irun: Udako planak 

Irungo Udalak ‘Udako planak’ aurkeztu du: sei proposamen, Irungo historia eta natur ondarea balioan jartzen dutenak

  • Bisita gidatuak: Gure hiri oso ondo ezagutzen duzula uste baduzu, bi orduko ibilaldi honetan, gidari eta guzti, parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Irungo historia ezagutuko duzu, Junkaleko elizan, Oiasso inguruan, Urdanibia plazan, Ama Xantalenen eta Udaletxean geldialdiak eginez. Harrituta geratuko zara.
  • Oiasso Museoa eta Ama Xantalengo nekropolia: Uda hau une ezin hobea duzu Irun erromatarrenaren historia ezagutzeko Ama Xantalengo nekropolira eta museoko sarrerara bisita gidatu bat eginez. Ba al zenekien dokumentuen arabera Gipuzkoako ermitarik zaharrena dela Ama Xantalengoa.
  • Meatze-trena Irugurutzeta ingurura: Txango bat, meatze-trenean, bisita gidatuaz Irugurutzetako labe-bateriak eta meatze inguruak ezagutzeko.  Plan horretan, Oiasso Erromatar Museora sartzea ere egokitzen da.
  • Txingudi Ekoetxea: Plaiaundiko Parke Ekologikoko interpretazio-zentroan, informazio-mota oro aurkituko duzu parkeari buruz eta baita badiari eta Txingudiko Plan Berezian sartutako natur guneei buruz ere.
  • Bidasoko Interpretazio Zentroa: Etorbidearen zubiaren ondoan, natura eta bizikleta batzen ditu eraikin birgaitu horrek. Plan honek aukera ematen dizu inguruko biodibertsitateaz, eurovelo sareaz eta Irundik igarotzen den Santiago bideaz ikasteko.
  • Paseo bat historian eta Bidasoa ibaian zehar: Nola ez agertu gure ibaia! Eguzkitan paseatzen, zazpi informazio-panel aurkituko dituzu, Bidasoaren ertzetik ibiltzera eta bertako historia ezagutzera gonbidatuko zaituztenak.

Irungo Udalaren webean aurkituko duzu udako plan horien guztien informazio osoa (ordutegiak, prezioak…).

Irun, txikienentzat

Umeekin egiteko planak nahi baldin badituzu, prestatu ezazu piknik kit-a. Aurten ere Girabirak hiriko parkeak beteko ditu, familia osoarentzako jarduerez eta musikaz. Plan bikaina, uda gozatzeko! Gainera, udalaren agenda begiratzea gomendatzen dizugu, beste proposamen batzuk ere aurkituko baitituzu, hala nola, auzoetako jaiak, ipuin-kontalariak CBA Udal Liburutegian, zinea kalean…

Euskal Jira

Udako agendako hitzordu bikainenetako bat. Aurten, 40. urteurrena beteko du Euskal Jirak! Hori ospatzeko, programa zabal bat aurkeztu digute: haur-jolasak, gaztelu puzgarriak, erromeria, herri-kirolak, bertsolariak … eta, jakina, ohizko desfilea. Abuztuaren 3 eta 4an izango da, ez ezazu galdu!

Uretara ahateok!

Eta nola ez, relaxa eta bustitzea nahi baduzu, udako arratsaldeetan buelta eta buelta eguzkitan eta freskatu uretan… Irungo udal-igerileku estreinatu berrietara edo hondartzara joan zaitezke. Ez ahaztu autobusez joatea dela erosoena. Begiratu gure lineak Hendaiako hondartzara edo San Martzial Txingudi Kirol Guneraino joateko.