Datorren igandean, hilak 10, Behobia / San Sebastián lasterketa izango da, eta Irunbusen hiri barruko autobus zerbitzuen ibilbideek aldaketa hauek izango dituzte:

Behobia - San Sebastián 2019

L1: ZAISA – OSPITALEA

Goizeko lehen zerbitzutik eguerdiko 15:00etara arte gutxi gorabehera, irteera muntatzeko, desmuntatzeko eta garbitzeko lanak eta korrikalarien pilaketa direla-eta, autobusa ezingo da iritsi Behobiara, eta hori dela eta, Osinbiribileko biribilgunean amaituko du ibilbidea.

Gainera, 08:30etik 13:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak abiatu eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko dira autobusak.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

08:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak abiatu eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ezingo dute egin ohiko ibilbidea. Horregatik, zerbitzua bertan behera geratuko da tarte horretan.

L3: SAN JUAN – ARTIA

08:00etatik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak abiatu eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ez dute egingo ohiko ibilbidea: ez dira ibiliko Nafarroako hiribidean. Ibilbide hau egingo dute, ordu erdian behin:

  • Arbes-Artia: Arbes – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J.M. Franco – Portu plazatxoa – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes.
  • Arbes-Olaberria: Arbes – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S.J. Langilea – Santa Elena zubia – Arbes

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

07:45etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak abiatu eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ezingo dute egin ohiko ibilbidea. Horregatik, zerbitzua bertan behera geratuko da tarte horretan.
Ordezko ibilbide horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak ez dira erabiliko bidea moztuta dagoen bitartean.

Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira; izan ere, lasterketaren zirkunstantziak direla-eta, litekeena da ordutegiak zertxobait aldatzea.