2020 urtea ez da ahazteko moduko urtea izango. Aurten bizitu ditugun gertaerek festa desberdinak izatea ekarri dute, ekitaldirik eta jende-pilaketarik gabeak. Baina, hala ere, hiriak festak ospatu nahi ditu eta segurtasun-neurriak errespetatuz egingo du. Beraz, kaleko ekintzen ordez sare sozialak erabiliko dira eta zuhurtziaz, baina alaitasunez jokatzea eskatzen digute. Irungo Udalak ez du nahi izan aurtengoa “urte zuria” izatea eta kalean ekintzarik gabeko festak antolatu dituzte, baina “festetako zertzeladekin eta irudi eta sinboloetan jarriko da indarra”.

Hiriko alkateak, Jose Antonio Santanok, Udaleko webgunetik kontzientziazioa eta ardura eskatu die herritarrei. Era berean, hiriko leiho eta balkoiak festetako koloreekin apaintzera gonbidatzen ditu herritarrak. Leiho eta balkoi horiek izan ziren konfinamenduko asteetan askatasunaren atea.

Instagram, Youtube eta beste sare sozialek lagunak, tradizioak eta entretenimendua etxeraino ekarriko digute. Izango da kalera atera eta ohiko ekitaldi batzuekin gozatzeko aukera; buruhandiak, dianak, hiriko hainbat gunetan argazki-erakusketak…, baina, dudarik gabe, apaingarririk gabeko egunak izango dira, zentzu guztietan.

San Marcial 2020 Irun

San Martzial sare sozialetan

Aurten ere, ohitura denez, agenda ekainaren 23an hasiko da. Egun horretan jaietako lehen ekintza egingo da; tradiziozko San Juan zuhaitza jartzea. Hala ere, hain berezia den egun honetako suaren sugarrak ez ditu aurtengo festak argituko.

Azken urteotan garrantzitsua izan den ekitaldietako bat kuadrilen eguna izan da. Aurten Instagram bidez egingo da. Ekainaren 27an, hirian zehar diana egingo du Irungo Txistulari Taldeak, baina olinpiadak online izango dira. Eguerdian “Globotxupinazoa” egingo da balkoietatik eta herri-bazkaria etxeetan egingo da. Musik-taldeek alaituko dute online bidez.

Erraldoiek ez dute inoiz festetan huts egiten. Irungo Udaleko youtube kanalean bideo bidezko hainbat jardueraz gozatzeko aukera izateaz gain, Ficoban ekainaren 23tik 28ra egongo den “Hiriko hiri konpartsen erraldoiak” erakusteko ikusteko aukera ere izango da. Ekainaren 29an Irungo Erraldoiak izango dira, hiru konpartsetako ordezkaritzarekin. Bidasoako Erraldoiak konpartsaren aurkezpena Zabaltza plazan, Ondare Kultur Elkartearen aurkezpena Fermin Calbeton kalean eta Irungo Atseginaren konpartsa San Juan plazan.

Etxeko txikienentzat online bidezkoa marrazkien mosaikoa egingo da. Bi gai izango dira aukeratzeko. San Juan sua eta San Martzial guda. Parte hartu nahi duten haurrek marrazkia bidali behar dute ekainaren 23a baino lehen helbide elektroniko honetara; arteilduomo@gmail.com eta material-sorten zozketan hartuko dute parte.

Stremingarekin lotuta

Youtube izango da barreak, musika eta entretenimendua etxeraino ekarriko dituena: Nayade Abesbatzaren musika (Itsaso Aristizabal piano-jotzailearen eta Garikoitz G. Munduate perkusio-jotzailearen laguntzarekin). Irungo Lanbroa taldea, Kemen Dantza Taldearen dantza eta dokumentalak nahiz bideoak izango dira sare sozialen bidez zuzenean ikusi ahal izango diren jarduerak. Eta, nola ez! Uztailaren 1eko Bakarrizketen Jaialdiarekin egingo ditugun barreak. Formatu honetan entzun ahal izango dugu Irun Hiriko Musika Banda ere, tradizioko San Pedro eguneko kontzertuan.

Youtuben San Martzial Gune Etxean 2020 jarduera ere izango da. Programa honetan oholtza gaineko Irungo talentua ikusiko da eta Mateo Vergarak aurkeztuko du. Musika, magia, umorea, artea, antzerkia… Gustu guztietarako proposamenak!

Ekainaren 30a izango da, dudarik gabe, “guk ezagutzen ditugun bezalako festen” gabezia gehien nabarituko dugun eguna. Baina, seguru gaude, egun hauetan ardura nagusituko dela eta berriro ere, 2021 urtean, ohiko festak gozatuko ditugula.

Gora Irun!
Gora San Martzial!