2022ko Opil Eguna dela eta, autobus-zerbitzu berezi bat antolatu dugu, San Martzial eta Guadalupeko zelaietara joateko. Bi linea izango dira, goizez eta arratsaldez, ordu erdiko maiztasunarekin.

San Martzialeko autobus-linea martxan egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta ibilbide hau egingo du: irteera Hondarribia kalean, Colón pasealekua, Nafarroa hiribidea, Artia ibilbidea eta San Martzial mendia, bidaiariak hiriko autobusaren lineako geltoki guztietan jasota.

Guadalupeko autobus-linea martxan egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta ibilbide hau egingo du: irteera Dunboako anbulatorioan, Nafarroa hiribidea, Colón pasealekua, Hondarribia kalea, Pinudia eta Guadalupe.

Kontsultatu hemen Opil Eguneko autobus-zerbitzu bereziaren planoa, geltokiekin eta ordutegiekin.

Servicio especial autobús Día de la Opila 2022