Mila esker! 2023an, errekorra hautsi du IrunBusek, 1.900.000 bidaiarik baino gehiagok erabili baitituzte gure lau lineak. Egunero-egunero, zuotako askok garraio publikoa aukeratu duzue hirian mugitzeko, eta emaitza historikoa izan da. 

Mugikortasun Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek aurkeztu ditu datuak. “Datu hauek albiste bikaina dira, lorpen bat, eta irundar gisa harro egoteko  modukoak”, baieztatu du. “Den-denok mugikortasun jasangarriaren alde gaudela frogatzen ari gara. Urtero-urtero, gure helburuak lortzen ari gara, eta, gainera, joera harago joango da”. 

Autobús eléctrico de la línea Irunbus L2

Zehazki, 2023an, 1.905.434 pertsonak bidaiatu zuten hiriko lau autobus lineetan, 340.000k gehiagok aurreko urtean baino. Bestalde, datu horrek 2019ko errekor historikoa ondu zuen, orduan 1.790.089 pertsonak erabili baitzuten hiri barruko garraio publikoko zerbitzua. 

Aurreko urteetan bezala, 2023an ere, L1 linea izan zen erabiliena: 1.350.263 erabiltzaile izan zituen, 260.000tik gora gehiago 2022an baino, eta inoizko errekor historikoa ere gainditu zuen (2019ko datua, 1.252.561 bidaiari). Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zazpitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

L2 linea hirian bidaiari gehien eramaten dituztenetan bigarrena da: 2023an, 395.000 lagunek baino gehiagok erabili zuten, ia 40.000k gehiagok iaz baino, eta, horrela, 2019ko errekorra haustear gelditu zen, orduan 397.783 pertsonak bidaiatu baitzuten 2. linean, apenas 2.593k gehiagok iaz baino.

L3 linea, 2023an, ia 100.000 pertsonak erabili zuten (zehazki, 97.628k), 25.000tik gora gehiagok (25.300ek gehiagok) 2022an baino; errekor historikoa, berriz, 2019koa da, 82.869 bidaiari. Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zortzitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

Azkenik, joan den urtean, L4 linea ia 57.000 pertsonak erabili zuten (zehazki, 56.066k), 13.000tik gora gehiagok (13.661ek gehiagok) 2022an baino. Horrela, lineak errekor historikoa ondu zuen, 2019koa (51.770 bidaiari). Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zortzitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

2023an, Gautxori zerbitzuan ere handitu zen erabiltzaile kopurua: 6.287 bidaiarik erabili zuten, 2.377k gehiagok 2022an baino eta 1.181ek gehiagok 2019an baino –urte hartakoa da errekorra–.