Mila esker! 2024an, errekorra hautsi zuen Irunbusek, bi milioi bidaiarik baino gehiagok erabili zituzten-eta gure autobusak. Eskerrak eman besterik ezin dugu egin, gutaz fidatu zaretelako hirian barrena mugitzeko.
2024an, 2.067.164 bidaiarik erabili zituzten Irunbusen lineak: % 6,77 gehiagok aurreko urtean baino eta, lehenengo aldiz, bi milioik baino gehiagok. Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriko ordezkari Sergio Javierrek adierazi duenez, datu hauek “garraio publiko jasangarria sustatzeko egin dugun apustu irmoaren fruitua” dira.
Berriro ere, 1. linea izan zen erabiliena: 1.447.775 lagunek erabili zuten, 97.000 gehiagok eta % 7,2 gehiagok 2023an baino; alde horretatik, kontuan izan beharra dago 2023a izan zela bidaiari kopururik handieneko urtea linea horretan, orduan 1.350.263 pertsonak erabili baitzuten.
2. linea hirian bidaiari gehien eraman zituztenetan bigarrena izan zen: guztira, 439.602, 44.000 gehiago eta % 12,6 gehiago aurreko urtean baino.
3. linea 108.622 pertsonak erabili zuten: 10.000 gehiagok eta % 6,4 gehiagok 2023an baino.
Azkenik, 4. linea 64.538 lagunek erabili zuten, 8.000 gehiagok eta % 3,4 gehiagok aurreko urtean baino.
Bestalde, Gautxori zerbitzua ere inoiz baino gehiago erabili zen: 6.627 bidaiarik erabili zuten, 350 gehiagok 2023an baino eta, gainontzeko lineak bezala, inoiz baino jende gehiagok.
