Uda honetan ez baduzu kanpora joateko asmorik, hona hemen zenbait plan gure hiria deskubrituz eta ezagutuz gozatzeko.  Dagozkion segurtasun-neurriekin, Irungo Udalak askotariko jardueren agenda bat prestatu du, abuztuan inor ez aspertzeko. 

Aurten, gozatu Irunen inoiz baino gehiago.

Foto: @irun_informa

Junkaleko plazatxoa, kultur agendaren epizentroa

Irungo Udalak ahalegin eta baliabide ugari bideratu ditu udako kultur agenda bizi dugun egoerara egokitzera. Apustu argi bat kulturaren alde, inoiz baino beharrezkoagoa delako, tokiko artisten eskutik, udako programazioa aberasteko eta hirian egiteko plan alternatiboak eskaintzeko. 

Antzerkia, dantza, aire zabaleko zinema, musika-jarduerak, Girabira… askotariko aukerak biltzen dituen eskaintza bat, gustu guztiak asetzeko. Espresuki besterik adierazi ezean, jarduera guztiak Junkaleko plazatxoan antolatu den agertokian eskainiko dira. 

Berritasunen artean, aurten espazio hori olana batzuekin mugatua egongo da. Olana horiek, gainera, erakusketa bat ere badira: bertako zazpi artistak eginiko irudi batzuk dira. Joan al zara ikustera?

Artista bakoitzak gai jakin bat hartu du bere artelanak egiteko oinarri gisa, eta elkarrekin harreman estua duten espazio honetan egitekoak diren kultur jarduerekin: musika, dantza, antzerkia, zirkua, zinema, ikusleak eta uda Irunen. Honako hauek dira artistak: Cristina Juaniz, Ramón Álvarez, Nerea Bermejo, Andrea Villamor, Aitor Espié, Xabi Illaregui eta Maialen Arocena.

COVID-19 protokoloa oso garrantzitsua izango da, noski, aurten antolatu diren ekitaldi guztietan bezalaxe. Segurtasun-neurri hauek ezarri dira esparruan: maskara nahitaez jantzi behar da, edukiera murriztuta egongo da, pertsonen arteko distantzia errespetatu behar da, aulkiak desinfektatuko dira eta gel hidroalkoholikoa erabiliko da. Horrez gain, sartzeko eta irteteko gune desberdinak egongo dira. 

Kultur agenda Irungo Udalaren webgunean kontsultatu daiteke. 

Junkaleko plazatxoa
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
Fermin Calbetón
L1 / L2 / L3 / L4

Turismoa Irunen

Bidaiatzea eta munduan barreneko txoko berriak ezagutzea izugarrizko luxua dira, zalantzarik gabe. Baina, zer iruditzen zaizu gure lurra ezagutzea (edo berrezagutzea)? Benetako paradisu batean bizitzeko zortea dugu eta, horregatik, Irungo Udalak Bidasoa bizirik-en eskutik, gure inguruaz gozatzeko jarduera-programa bat prestatu du, gai ugari uztartuz: kultura, historia, natura, merkataritza, gastronomia… 

Planak, eta ez edonolakoak, udan etxetik urrundu gabe gozatzeko. 

Horrela, plan horietako bat Irungo bisita gidatuak dira: Junkaleko elizatik irtengo dira, eta hainbat leku bisitatuko dituzte: parrokia, Oiassoko hiri-ingurunea, Urdanibia plaza, Ama Xantalen eta udaletxea. Zenbat dakizu zure hiriari buruz? Bisita gidatu horiek bi orduko iraupena dute, eta asteazkenero egingo dira goizeko 11:00etan, eta ostiralero arratsaldeko 17:00etan, abuztuaren 27ra arte.

Hiriaren iragana ezagutzeko beste proposamen bat datorkigu Oiasso erromatar museoaren eskutik, igandero eskainiko baitute Santa Elenako nekropolia ezagutzeko irteera klasikoa, museotik bertatik abiatuta. Bisita horren barruan, tour bat egiten da hirian barrena, gure iragan erromatarrarekin zerikusia duten aurkikuntzak ezagutzeko. 

Udako beste klasiko bat: erromatar museoa eta Irugurutzetako meategien aztarnategia lotzen dituen tren berdea, familian egiteko txango dibertigarria, udako ostiral eta larunbat guztietan. 

Eta Irun Berdearen eskaintza osatzeko, Lapurriturriko informaziogunea. Hamar urte baino gehiago darama parkea bisitari guztiei ezagutarazten. Jaiegunetan eta asteburuetan dago irekita, 10:00etatik 14:00etara.

Oiasso Erromatar Museoa
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
Fermin Calbetón
L1 / L2 / L3 / L4

Erakusketa-gelak, euri-egunetarako

Kultura beti da aukera on bat baina, gainera, alternatiba bikaina da egun euritsuetarako (eta denok dakigu nolakoa den uda Euskal Herrian). 

Menchu Gal aretoan Ainara Oskozen «Denboraren haria» erakusketa egongo da ikusgai. Artistaren hari pertsonalaren objektuetatik abiatuta sortutako artelanak dira eta, horien bidez, artistak bere buruari galdetzen dio nondik datorren, nor den pertsona eta artista gisa eta zergatik. Eguneroko pertsonal hori 2018an hasi zen idazten, baina gorabehera handiak izan zituen 2019an eta, horren ondorioz, iraganera bidaiatu behar izan zuen, oraina ulertzeko eta geroaren aurrean kokatzeko. 

Menchu Gal aretoa
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
Urdanibia 
L4