AUIF-BID01

¿Zuen mozorroa prest inauteri hauetarako? Horrela ez bada, oraindik denbora duzue hura egin ahal izateko eta Bidasoa Klubarekin prestatu dugun sustapenean parte hartzeko.

Nola parte hartu?

Bakarrik zuen argazkia mozorrotuta eseki behar duzue inauteri hauetan zehar gure  Facebookeko harresian. Mozorroaz gain, baldintza bakarra  da argazkian gure autobusetako bat (Irunbus) agertzea. Argazkia autobus barnean zein kanpokoan aterata egon daiteke.

Argazki bat gure harresian esekitzen duzuen guztiok sarrera bikoitza jasoko duzue  Bidasoako hurrengo partida ikustera joateko: Bidasoa – Bordils, Artalekun. Gainera, parte hartzeagatik Bidasoa klubeko kamiseta ofizialaren zozketan sartuko zarete..

Lor itzazu 30€ Mugi zure txartelean!

Bidasoako klubeko mutilekin egindako argazki saioan jokalari bat Spiderman jantzia darama. ¿Zein da Spiderman jantzia daraman jokalariaren izena? Zuen iruzkina egin eta izena asmatzen duen lehenengoak 30€ko errekarga lortuko du bere Mugi txartelean.

Zalantzaren bat baduzue sustapenaren legezko oinarrietan kontsultatu.