Nahiz eta eraikina gaur egun ez egon, izena eraikina zegoen leku ezagunari erreferentzia egiteko erabiltzen jarraitzen du herritar askok. Bixera hainbat hamarkadatan elkartzeko gunea izan zen eta baita Irungo erdialdean ezaguna izan zen autobus-geralekua ere.

Visera - Irun

Fotografía del archivo municipal de Irun

Aurtengo udan bete dira 8 urte eraikin sinbolikoa eraitsi zutenetik, Genaro Etxeandia plaza berriz urbanizatzeko lanak zirela eta. Gaur egun lorategiak eta haur-parkea dagoen lekuan, Irungo erdialdeko puntu esanguratsua izan zen zazpi hamarkada baino gehiagotan.

Biseraren sorrera 1936koa da. Hirian izandako suteak hiriguneko eraikin gehienak suntsitu zituen. Hainbat pertsona partikularrek lehen Institutu Politeknikoa zegoen lekuan orubea eraikitzeko egindako eskaerak ezinbestekoak izan ziren Bisera eraikina egiteko.

Lehen fasean orubea behin behinean erabiltzeko baimena eman zuen eta, ondoren, Irungo Udalak komertzioaz gain autobusen geltoki eta geraleku moduan erabiliko zen eraikina eraikitzeko proiektua sortu zuen. Eraikin berrian jarri zen hormigoizko irtenguneak euria egiten zuenean babesa ematen zien han autobusaren zain zeuden guztiei.

Visera - Irun

Fotografía del archivo municipal de Irun

Azkenik, Jose Iribarren arkitektoak idatzi zuen eraikina egiteko proiektua eta eraikinaren prezioa ez zen heldu 26.000 pezetara.

Eraikitze-planoetan erloju bat jartzea aurreikusten zen arren, 1953 urte arte ez zen iritsi eta urte horretan ezarri zen hainbat autobus-gelditze eta topaketen ordua markatuko zuen Biserako erlojua.

Ordutik 2012 urte arte, erakinean hainbat komertzio egon ziren; besteak beste, jostailu-denda, arropa-denda edo janari-denda izan ziren. Era berean, gure autobusetako lerroek Bisera hegalaren azpian aurkitu zuten gehien erabili zen eta herrian ezagunenak izan zen autobus-geralekuetako bat.

La Visera - Irun
La Visera - Irun
La Visera - Irun

Gaur egun gure hiriko autobus-lerro guztiak Fermin Calbeton geralekuan batzen dituen markesinak bere formarekin hainbat hamarkadatan gure hiriko topagune sinbolikoenetako bat izan zena omentzen du.
Biseran geratuko gara?