Deseskalatzean ari gara aurrera egiten eta, dirudienez, 2020a ari da, pixkanaka, normaltasuna berreskuratzen. Normaltasun “berria” bada ere, gure segurtasuna zaintzeko helburuarekin gure artean banandu eta babesteko arauak ugariak dira. Irungo Udalak adierazi du azken egunotan, hiriko instalazio eta zerbitzuak pixkanaka martxan daudela, beti ere dagokion deseskalatzearen fasearen arauak beteta. 

Autobuses urbanos de Irunbus en el centro de Irun

KULTURA

  • Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea:

Irungo Udaleko liburutegia martxan dago ekainaren 1etik, liburuak eta bestelako materialak hartu eta uzteko, aldez aurreko hitzorduarekin. Liburuak hartzeko komeni da katalogoan begiratzea ea eskatu nahi den liburua libre dagoen ikusteko eta lanak errazteko. Gainerako zerbitzuak pixkanaka joango dira irekitzen: Aurreikuspenen arabera, uztailaren 1ean kontsultarako aretoa irekiko da eta irailaren 14an gainerakoak. 

Informazio gehiago: Udal Liburutegia Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea/Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi /Irunbus L3 San Juan- Artia /Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Oiasso Erromatar Museoa:

Museoak ekainaren 5ean irekiko ditu ateak eta hainbat neurri bete beharko dira segurtasuna ziurtatzeko: harreran itxiturak, hidrogelak ibilbide osoan eta gehienez ere %50eko edukiera (180 pertsona). Gainera, bisita gidatuak erakusketa iraunkorrean egingo dira, asteazkenetan, ostiraletan eta larunbatetan, 12:00etan. Gehienez ere, taldeak 15 lagunekoak izango dira eta derrigor maskara eraman beharko dute. Santa Elena eta Irugurutzetara bisitak hurrengo faseetan hasiko dira egiten. 

Informazio gehiago: Oiasso Museoa Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea/Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi /Irunbus L3 San Juan- Artia /Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Menchu Gal erakusketa aretoa:

Ekainaren 2an ireki zen eta GAUR taldeko Jose Antonio Sistiaga artistaren erakusketa dago bertan. Aurreikusi baino denbora gehiago egongo da, aretoa itxita egon delako eta uztailaren 12arte ikus daiteke. 

Informazio gehiago: Menchu Gal erakusketa aretoa Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea/Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi /Irunbus L3 San Juan- Artia /Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Amaia Kultur Zentroa:

Ekainaren 2an irekiko ditu ateak, baina erakusketen galeria bakarrik irekiko da. Gainerako areto eta zerbitzuak, oraingoz, itxita egongo dira. Gaur egun, hiriko Pintura eta Marrazketa Akademiako erakusketa dago ikusgai. 

Informazio gehiago: Amaia Kultur Zentroa Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi / Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

KIROLA

Ekainaren hasieratik pixkanaka instalazioak irekitzen ari dira, beti ere ezarritako segurtasun-neurriak jarraituz. Hau da, hainbat mugarekin. Gainera, instalazioak erabiltzen dituzten klubek covid-19a dela eta jarduera-protokoloak aurkeztu behar dituzte, ekipamenduak erabili aurretik.

  • San Martzial Txingudi Kirol Gunea: 

Irungo Udaleko Kirol Arloa San Martzial Txingudi Kirol Guneko igerilekuak irekitzeko lanean ari da. Aurreikusten den data, uztailaren erdialdea da eta prezio murriztuak izatea aurreikusten da. Teniseko gunean (aire zabaletako lau pista) martxan dauden eta baita padelekoak ere. Hiru padeleko pista estali, banaka nahiz binaka jokatzeko. Hori bai, beti aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Informazio gehiago: San Martzial Txingudi Kirol Gunea Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L3 San Juan Artia (Begiratu ordutegiak).

  • Kiroldegiak

Artaleku eta Azken Portuko zentroak pixkanaka irekiko dira: Ekainaren 10ean, asteazkenean, fitness gelak eta fisioterapia-zerbitzua jarriko dira martxan bi kiroldegietan, baina beti aldez aurreko hitzorduarekin. Edukiera mugatua izango da. Beraz, gimnasiora edo fitness gelara joan nahi dutenek Movil Timp apparen bidez eta telefono bidez hitzordua eskatu behar dute. Irungo Udaleko orrian badago appa erabiltzeko informazioa. 

Aurreikuspenen arabera, ekainaren 15ean Azken Portuko igerilekuak irekiko dira, baina aldez aurretik hitzordua hartuta eta edukiera mugatuta. Artalekuko igerilekuek pixka bat gehiago itxaron beharko dute ateak irekitzeko, orain arte egin ezin izan diren obra batzuk egiten ari baitira. Spa eta sauna-eremuak ez dira, oraingoz, irekiko.

Zerbitzuak, edukiera mugatuarekin eta gune mugatuetan, jarri dira martxan eta ordutegian ere mugak jarri dira. Egunean erretserba bakarra egin daiteke eta guneak erabiltzeko denbora ordu eta laurdenekoa izango da gimnasioan eta 45 minutukoa igerilekuan. Bakoitzak bere  toalla eraman beharko du, pertsonen arteko bi metroko distantzia errespetatu beharko da, eta derrigorrezkoa izango da instalazioaren barruan maskara erabiltzea joan-etorrian; hau da, makinetan ez, baina korridoreetan eta kiroldegiko gainerako joan-etorrietan maskara erabili beharko da. Aldageletan ere edukiera mugatua izango da eta ezingo dira dutxak erabili. 

Informazio gehiago: Irun Kirola Nola iritsi garraio publikoan: Artaleku: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea/Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi /Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria Azken Portu: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea

  • Plaiaundiko atletismo-pista:

Bidasoa Atletiko Taldea eta Txingudi Atletiko Taldeentzat bakarrik.

Informazio gehiago: Irun Kirola Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L4: San Juan – Anzaran –  Olaberria.

  • Arraunketa eta piraguismo pabiloia:

Santiagotarrak taldeko abonatu eta kirolarientzat bakarrik.

Informazio gehiago: Irun Kirola

  • Sonia Etxetarreta Mahai Teniseko Teknifikazio Zentroa:

Lekaenea Klubeko mahai teniseko kirolari federatuentzat bakarrik.

Informazio gehiago: Irun Kirola Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L4: San Juan – Anzaran –  Olaberria.

  • Uranzu pilotalekua eta Artia Trinketa

Pilota eta halterofilia modalitateko klubetako kirolarientzat bakarrik. Informazio gehiago: Irun Kirola Nola iritsi garraio publikoan: Uranzu Pilotalekura: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea /Irunbus L3 San Juan- Artia Artiako Trinketara: Irunbus L3: San Juan – Artia

  • San Martzial tiro-zelaia:

Instalazioaren erabiltzaileentzat.

ZERBITZUAK:

  • Irunvi:

Bulegoa ekainaren 2an aurrez aurreko arreta ematen hasiko da, aldez aurreko hitzorduarekin.

Informazio gehiago: Irunvi Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea/Irunbus L2 San Juan- Katea – Txingudi /Irunbus L3 San Juan- Artia /Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Palmera Montero Gunea:

Ekainaren 8tik aurrera bere jarduera berreskuratzen hastea aurreikusten da, deseskalatzearen 3. Fasean, baina hainbat mugarekin: Erretserbak egiteko sistema aste horretan jarriko da martxan, baina aretoen edukiera ez da izango % 50 baino handiagoa eta ekintzetan 60 lagunek baino gutxiagok hartu beharko dute parte. Areto bakoitza, gehienez ere, bi aldiz erabil daiteke egunean; behin goizean eta arratsaldean bigarren aldiz. Hirugarren adinekoentzako aretoa itxita egongo da.

Informazio gehiago: Palmera Montero Gunea. Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea /Irunbus L3 San Juan- Artia

  • Adinekoentzako Luis Mariano eta Iraso egoitzak:

Taberna-zerbitzua ekainaren 8an jarriko da martxan. Dagokion fasearen arabera ostalaritzan bete beharreko neurri berak errespetatuko dira eta mahaietan esertzeko aukera egongo da. Ile-apaindegia eta podologia zerbitzuak irekita daude, aldez aurreko hitzorduarekin, maiatzaren 18tik aurrera. Gainerako aretoak itxita daude. 

Informazio gehiago: Iraso | Luis Mariano Nola iritsi garraio publikoan: Iraso: Irunbus L4: San Juan – Anzaran –  Olaberria. Luis Mariano: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea / Irunbus L2 San Juan- Katea- Txingudi / Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Blaia Hilerria:

Maiatzaren 27tik irekita dago. Ehorzketetan, oraingoz, ezin dira 25 pertsona baino gehiago elkartu. Jendearen harrera astelehenetik ostiralera egingo da, aldez aurreko hitzorduarekin. 

Informazio gehiago: Blaia Hilerria Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L3: San Juan – Artia

TURISMOA

  • Irungo Turismo Bulegoa:

Irungo Turismo bulegoa, Luis Marianon dagoena, ekainaren 5ean irekiko da, beharrezko segurtasun-neurri guztiekin eta udako ordutegiarekin. 

Informazio gehiago: Turismoren Informazio Bulegoa Nola iritsi garraio publikoan: Irunbus L1 Zaisa – Ospitalea / Irunbus L2 San Juan- Katea- Txingudi / Irunbus L4 San Juan – Anzaran- Olaberria

  • Lapurriturri informazio-gunea:

Aiako Harria Parke naturalean dagoen eta Irungo Udaleko Garapen Sostengarriaren Arloak kudeatzen duen Lapurriturri informazio-guneak ere, ekainaren 6an ekingo dio denboraldi berriari eta segurtasun eta higiene-neurriak bermatuko dira aldez aurreko harreran eta irteeretan. Aurrez aurreko arreta larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da. 2, fasean naturan egindako turismoa baimenduta  dagoenez, ohiko irteerak antolatuko dira. 1. Gotor eta gerren artean 2. Narrastiak 3. Meatzaritza 2. Izarrak behatzea 5. Orientazio-martxa 6. Marrazketa eta pintura 7. Mikologia

Informazio gehiago: Peñas de Aia