Covid- 19 pandemiak ezarritako alarma-egoerak gure gizarte-, pertsona- eta lan-jarduera guztia geldiarazi du. Horrek, jakina, kalte ekonomiko eta sozial batzuk dakartza, hiria jakinaren gainean dago, eta Irungo Udala lanean ari da, hasiera-hasieratik, ahulenak diren pertsona eta taldeei laguntzeko, ezbehar hau gainditu ahal izan dezaten. Artikulu honetan neurri horietako batzuk jaso ditugu.

irun.org

Adinekoentzako laguntza

Gizarte Ongizatearen arloa oso aktibo dago aste hauetan. Irungo Udalak jakinarazi du 5.500 dei baino gehiago egin zaizkiela bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonei eta norbaitekin bizi iren adin aurreratuagoko pertsonei. Izan ere, kontuan hartu behar da  pertsona horiek zaurgarritasun handiagoko egoeran egon daitezkeela. 

Helburua izan da haien osasun-egoera eta familia-sarea ezagutzea, baita oinarrizko gaietan (elikadura, botikak erostea…) lagundu ahal zaien ere beraien beharretan. «Ekimen horri esker, prebentzio- eta detekzio-sistemak indartu daitezke, eta, aldi berean, lehen eskuko informazioa izan daiteke kolektibo horrek Irunen duen egoeraren “argazkia” osatzeko; izan ere, Irungo osasun-krisi honetan ahulenetakoa da kolektibo hori», azaldu dute Udalaren web orrian.

Harreman horien ondorioz, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonei laguntzeko ehun jarduera baino gehiago egin dira, Gurutze Gorriko eta Babes Zibileko boluntarioen eskutik. Biek batera lan egiten dute etxe horietara joateko, baita adin txikikoak dituzten guraso bakarreko familietara eta mendekotasun/ezgaitasun graduren bat duten pertsonengana joateko ere.

Bestalde, eta bertan bizi diren adinekoen segurtasuna bermatzeko, Irungo egoitza guztiek bisitak mugatuta dituzte. Tabletak erosi dira Ama Xantalen udal egoitza hornitzeko eta zentroko erabiltzaile guztiek bideo-deiak egin ahal izateko eta, hartara, familiakoekin komunikazioa errazteko.

Azkenik, eta hiriko adinekoen zentroetan egiten ari ziren eguneroko jardueren programaren barruan —orain, alarma-egoeragatik itxita daude—, online komunikazio bat aktibatu da erabiltzaileekin, beraiek entretenitzeko eta etxetik egin daitekeen jarduera mantentzeko: buru-bizkortasuneko ariketak, ortografiako online tailerra, jarduera fisikoko eta gimnasioa terapeutikoko bideoak. Jarduera horietako batzuk egin nahi dituztenek Irungo Udalaren Youtube kanalaren bidez egin dezakete jarraipena, bertan bideo horietako batzuk jarriko dituzte eta.

Hezkuntzarako laguntza

Irungo haurrak dira konfinamendua gehien jasaten ari den kolektiboetako bat. Ez bakarrik kalera ateratzeko debekuagatik, baizik eta ikasturtea gelditu behar izateagatik. Irungo Udaleko Hezkuntza Saila hiriko ikastetxeekin harremanetan jarri da, alarma-egoeran dauden bitartean ikasle guztiekin harremanetan egoteko eta jarduera horri eusteko beharrak zeintzuk diren jakiteko.

Horren ondoren, Babes Zibileko boluntarioek etxeetan entregatu duten eskola-materiala (apunteak, laguntza-dokumentazioa eta ordenagailu eramangarriak, besteak beste) antolatu du Udalak, «eskola-komunitateari laguntzeko bere jardueran; izan ere, alarma-egoeran eskola presentzialak eten baziren ere, urrutiko lana egiten jarraitzen du ikasleekin».

Neurri ekonomikoak

Kuotak eta zergak ordaintzeari dagokionez, hauek dira azken asteetan hartutako erabakietako batzuk

  • Udal zergak: udal zergen ordainketaatzeratzea beste abisu bat eman arte.
  • Kiroldegiak: abonamenduen eta ikastaroen zati proportzionala itzuliko da itxitako egunetan.
  • Txingudiko Zerbitzuak: Otsaileko eta martxoko ur eta hondakinen ordainagirien kobrantza atzeratu egin da. 
  • TAO bertan behera utzi da, besterik jakinarazi arte.
  • Eskola Kirola: Programa bertan behera geratu denez, ikasturtea bukatzean, hartu ez den programaren aldiari dagokion zati proportzionala itzuliko zaie familiei.
  • Hezkuntza: Udalaren Haur Eskolako egonaldiaren eta jantokiaren tasa kobratzeko prozedura ere horrela aplikatuko da, eta hileroko kobrantza instalazioaren irekiera-aldiaren zati proportzionalean bakarrik igorriko da.

Gogoratu, gainera, aste hauetan HAZ zerbitzuak hiru kanal ez-presentzial eskaintzen dituela herritarren kontsulta eta arazoei irtenbidea emateko: Haz24h online tramiteetarako, 010 telefonoa eta autozerbitzuko terminalak (gogoan izan behar duzu, hala ere, joan-etorriak saihestea dela gomendioa).

Merkataritza eta enpresentzako laguntza

Por otro lado, señalar dos medidas para ayudar a colectivos que tienen que seguir trabajando durante el estado de alarma:

  • Sanidad: Para facilitar el desplazamiento del personal sanitario que trabaja en el ambulatorio Irun Centro, se ha habilitado el parking del cercano Instituto Bidasoa (CIFP Bidasoa) para uso exclusivo de estos profesionales. 
  • Transporte: En colaboración con Cruz Roja, Zaisa ha habilitado un espacio en el aparcamiento de camiones en la calle Europa de Behobia, para tratar de dar cobertura, apoyo y compañía a los transportistas que mantienen estos días su actividad.

Merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko, eremu publikoa okupatzeko aurreikusitako tasak ez kobratzea erabaki da; izan ere egun hauetan zatika ordaintzea aureikusita zegoen.

Bestalde, Bidasoa bizirik garapen agentziak pertsona ekintzaileentzako orientazio- eta aholkularitza-prozesuei buruzko jendearentzako arreta mantentzen du, hori bai, modu telematikoan edo telefonoz bakarrik. Aste hauetan galdera asko sortzen zaizkie hiriko negozioei, eta gure hiriko agente ekonomiko garrantzitsu honen laguntza eta informazioa jasotzen dute une oro.

Gainera, Merka Irunek zerbitzuak eskaintzen ditu telefonoz, eta etxeko banaketa ere aktibatu du konfinamendu garaian. Guztira 13 establezimendu dira neurri horrekin bat egin dutenak: urdaitegia, fruta eta barazki dendad,  bakailao-dendak… eta Irunen, Hondarribian eta Hendaian zerbitzatuko dute. 943 63 83 94, informazio gehiago nahi izanez gero.

Bestalde, bi neurri hartu behar dira alarma-egoeran lanean jarraitu behar duten taldeei laguntzeko:

  • Osakidetza: Irun erdialdeko anbulatorioan lan egiten duten osasun-langileen joan-etorriak errazteko, Bidasoa Institutuko aparkalekua prestatu da (Bidasoa LHIK) profesional horiek bakarrik erabil dezaten.
  • Garraioa: Gurutze Gorriarekin lankidetzan, Zaisak espazio bat prestatu du Europa kaleko kamioien aparkalekuan, egun hauetan beren jarduerari eusten dioten garraiolariei estaldura, laguntza eta konpainia emateko.

COVID19ren aurkako ekimenak

Koronabirusaren krisia hasi zenean, Irungo Udalak boluntarioen banku bat ireki zuen, eta 24 ordu baino gutxiagoan 201 eskaera erregistratu zituen. Izen-ematea itxita, erakundea Euskadiko boluntarioen sarean sartu eta beste urrats batzuk egiteko zain dago.

Irungo Udala eta Bidasoa bizirik garapen agentzia elkarlanean ari dira MAKER mugimenduarekin, ospitaleetarako material erabilgarriak sortzeko. Horretarako, Irun Factory gunea eskura jarri dute, material hori egiteko makineria duela aprobetxatuz; zehazki, hiru 3D inprimagailu eta laser ebakigailu bat.

Azkenik, Udalak on line atari bat prestatu du, Udalaren webgunetik eskuragarri dagoena, herritarrei COVID-19 krisian hartzen ari diren berrikuntza eta neurri guztien berri emateko: www.irun.org/coronavirus/

Gainera, herritarren postontzi bat ireki da krisiarekin zerikusia duen edozein gairi erantzuteko. Komunikazio-kanal berri bat, unean uneko gaiei buruzko informazioa arin emateko: covid19@irun.org