Irun hiria mugikortasun berrira egokitu da covid 19aren osasun-krisiaren deskonfinamenduaren faseei begira. Bizikletaren erabilera bultzatzea, oinezkoen joan-etorria erraztea, Irun 30 Hiria errespetatzea eta garraio publikoaren zerbitzuaren %100 berreskuratzea dira hiriko Udalak hartutako neurrietako batzuk.

www.irun.org

Garraioa Irunen

Gogorarazi nahi dizuegu nahitaezkoa dela maskarak erabiltzea garraio publikoan. Irunbuseko lineek, Gautxoriak izan ezik, ohiko ordutegiak eta ibilbideak berreskuratu dituzte maiatzaren 11tik, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriekin.

Hauek dira Irunen mugikortasun berri baterako bultzatutako 10 neurri nagusiak:

  1. Errespetua, inoiz baino gehiago, Irun Hiriari 30

  2. Galtzadan bizikleta hobeto seinaleztatzea

  3. Bizikletak aparkatzeko toki gehiago kaleetan

  4. Oinezkoek espaloiaren eskuinetik beti ibili behar izatea

  5. Espaloiak zabaltzea zabalera nahikorik ez duten merkataritza-guneetan

  6. Oinezkoentzako eta bizikidetzarako guneak zabaltzea hiriko hainbat puntutan

  7. Oinezkoei lehentasuna ematen dioten semaforoak

  8. Aparkalekuak kentzea konpentsatzen duten neurriak (bonuak eta egoiliarren eremuak)

  9. Garraio publikoaren %100ean maskara nahitaez erbili behar izatea

  10. TAO berreskuratzea maiatzaren

Jose Antonio Santano Irungo alkateak azaldu duenez, udal taldeekin, udaleko hainbat arlorekin, merkataritza- eta ostalaritza-entitate eta lokalekin koordinatuta, alarma-egoerak eskatzen dituen urruntze- eta segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzeko ekintzak lantzen ari dira.

Ez dira hiri gutxi deskonfinamendu  honetan 30 hiri bihurtzen ari direnak. Neurri hori 2011n ezarri zen Irunen, eta 2013. urteaz geroztik hiri osoari eragiten dio, galtzadan autoak bizikletak aldi berean  zirkulatzea ahalbidetuz. Izan ere, bizikleta garraio erabilgarri eta segururako alternatiba bihurtzen ari da, eta, horretarako, seinale horizontalak jarri dira Irungo bide askotan, txirrindularien segurtasuna hobetzeko.

Gainera, Udalak jakinarazi du lanean jarraitzeko asmoa duela hiriko hainbat puntutan bizikleta-erreientzako konexio gehiago jartzeko, bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzea aztertzen ari dira eta laster jarriko da martxan Bidasoko Eskualdeko Ospitalearekin lotzeko bidegorri berria.

Irun oinezkoentzat

Aste hauetako apustu nagusia oinezkoen hiria da. Ildo horretan, Santanok nabarmendu du “hiri erosoa” dugula, “Oinezkoen ibilbideek ia edozein lekutara iristeko aukera ematen baitigute. Distantziak mantendu eta espazio nahikoa bermatu behar da, baina oinez mugitzea aukera ona da “.

Semaforoen erritmoa aldatzea, oinezkoei beti eskuineko espaloitik zirkulatzea gomendatzea eta espaloi horiek handitzea dira aste hauetan zehar hartuko diren neurrietako batzuk. Horrela, herritarrentzako lekua irabaziko da gune jakin batzuetan, saltoki ugari daudelako segurtasun-distantziari eustea zaila izan baitaiteke, San Migel eta Pio XII.aren inguruetan, esaterako. Udalak bere webgunean azaltzen ditu hartutako neurriak, eta, gainera, hiriko plano batean ikus daitezke.

Merkataritza-ingurunetik kanpo ere hartu dira hiriko oinezko trafikoa errazteko neurriak: Letxumborro etorbidean oinezkoentzako espazio handiagoa jarri da, non noranzko bakoitzeko errei bat kenduko den oinezkoentzako lekua irabazteko, eta tarte horretako abiadura-muga 30 km/h-ra mugatzen da. Erdialdean, Kolon pasealekua oinezkoentzat izango da igandeetan -Iparralde eta Gipuzkoa hiribideen artean-.

Bestalde, Behobiako errepidean (Bidasoa ibaiaren paraleloan doan G-636 errepidea) errei bat itxiko da astelehenetik ostiralera (20:00-23:00) eta larunbat-igandeetan egun osoan, bizikletariek erabili ahal izan dezaten. Errepidearen zirkulazioa Irunerako noranzkoan egongo da irekita; Behobiarako sarrera Dario Regoyos kaletik egingo da. Bitartean, Ibarlarako errepidea, egunero 20:00etatik, autoak eta bizikletak batera ibiliko dira: egoiliarrak bakarrik ibili ahalko dira autoan, joan-etorria justifikatuta eta gehienez orduko 10 kilometroko abiaduraz.