Ez dira egun errazak. Geldialdian jarri ditugu gure bizitzak, eta etxean geratuko gara, txalo artean, ekaitza noiz pasatuko zain. Baina, denok ezin dugu itxaroten geratu. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu hainbat arlo eta lanpostutako profesional guztiei, egunero egoera honi buelta ematen ahalegintzen direlako. ESKERRIK ASKO!
ORDUTEGI BEREZIAK
Gure hirian mugitzen ibili behar duzuenok gogoratu joan den martxoaren 16az geroztik Irunbuseko lineen ordutegiak aldatu egin direla. PDF honetan, gure linea guztien ordutegiak eta geralekuak deskargatu ahal izango dituzu.
SEGURTASUNA
Era berean , gogorarazi nahi dizuegu autobusez bidaiatu behar baduzue, ahalik eta neurri gehien hartu behar dituzuela kutsadurak saihesteko.
- Ezin duzu dirutan ordaindu, MUGI txartela erabili behar duzu. Gogoratu ohiko saltokietan eta kioskoetan eskura dezakezula zurea. (Info gehiago: www.mugi.eus).
- Autobusaren aurreko atea itxi egin da. Autobusera atzetik igoko gara. Gainera, gidariarengana ezin da gerturatu, zinta bat edo antzeko zerbait jarriko da.
- Gautxori zerbitzuak kendu egin dira.
- Busetako lehen eserlekuetan ezin du bidaiariak eseri.
- Lanpostu bakoitzak produktu desinfektatzailea du.
COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, atzeratu egin da apirilaren 6rako aurreikusita zeuden MUGI 2020-2021 tarifa berriak indarrean jartzea, harik eta egoera hori amaitu arte. Bitartean, gaur egungo prezioek indarrean jarraituko dute.
ESKERTZA
Lerro hauetatik, gainera, gure gidariak txalotu nahi ditugu, eta txalo eta errekonozimendu horiek gure autobusak garbitzen eta konpontzen eta mantentzen lan egiten duten langile guztiei ere bidali nahi dizkiegu. ESKERRIK ASKO!
Seguru laster itzuliko garela normaltasunera. Ibilbidea autobusez egin ahal izango duzue zuen lagunekin, erabaki ahal izango duzue Irunen zer plan ez duzuen galdu nahi eta Irunbuseko zein linea datorkizuen hobeto, eta gure gidari-postutik egun ona opa ahal izango dizuegu. Egin dezakegu!