2020ko Domu Santu eguna dela-eta, Irungo hilerrira joateko autobus zerbitzu berezia jarriko dugu zure esku. COVID-19aren ondoriozko osasun krisialdia dela-eta hartu beharreko prebentzio neurri gisa, aurten, bi geraleku jarriko ditugu hilerrian, pilaketarik ez sortzeko: lehenengoa hilerriko alde berrian egongo da, eta bigarrena, alde zaharrean, nitxoetatik gertu.

Mesedez, iristean eta itzultzean erabil ezazue ikustalditik gertuen dagoen geralekua, jende-saldoa ekiditeko.

Kontsultatu hemen geltoki eta ordutegien planoa: