Abenduko aurreneko asteburuan irekiko ditu ateak Irungo izotz pistak, eta horrexek emango dio hasiera gure hirian Eguberrietako sasoiari. Aurten inoiz ez bezain erakargarri iritsiko dira Eguberriak Iruna: handitu egingo da izotz pista, Luis Marianon egokituko da tokiko azoka, agertoki bat estreinatuko dugu irudi erraldoi batzuekin, eta hainbat jarduera ibiltarik girotuko dituzte gure kaleak. 

Navidades en Irun

Irungo sustapen arloko ordezkari Juncal Eizaguirrek eman du Eguberrien harira eta Udalak bideratutako merkataritza dinamizatzeko kanpainaren baitan aurreikusitako jardueren berri. “Hiria urteko sasoi berezienetako bat bizitzeko prestatzen ari da. Irungo Udalak hiri erakargarri egin nahi du Irun baita egun seinalatu horietan ere, eta ohi duenez, hamaika jarduera antolatzen ari da familiartean eta lagunen artean gozatzeko, denentzako proposamenak eginez eta, eguraldia lagun, aire zabalean eta hiriko hainbat puntutan geure merkataritza guneak aprobetxaturik“. 

Izotz pista, Eguberrietako izarra
Azken urteetan, hiriko erakargarri handi bihurtu da familientzat Zabaltza plazako izotz pista. Aurten aurreratu eta handitu egin da jostagarriagoa izateko. Abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, eta kendu egingo dira plazako lekua pistarekin batean okupatzen zuten toboganak. Hala bada, handiagoa izango da pista: 500 metro koadro izotz kioskoaren inguruan, iaz halako bi baino gehiago! 

Beste berrikuntza bat: saltoki kolaboratzaileak izango ditu pistak, eta barrutian presentzia izateaz gain, deskontuak egiteko bonuak izango dituzte. Halaxe egin nahi da ageriko eta halaxe sustatu nahi da tokiko merkataritza. “Zer hobe halako erdigunean, Eguberrietako atrakzio garrantzitsuenetako batean, erakusleiho bat izatea baino!” gaineratu du Eizaguirrek. 

Finkatu egiten da Gabonetako azoka
Errepikatu egingo da tokiko saltokien Gabonetako azoka, baina lekuz aldatuko da: Luis Marianon egokituko dira Gabonetako sei etxolak (iaz bost izan ziren). Eizaguirrek azaldu du “leku zabala dela, Eguberrietako erosketak egiteko dendak hurbilago daudela, eta mugimendu handia dagoela saltokietan”. Berriz ere, hiriko merkataritzan jartzen du fokua Udalak. 

Azoka abenduaren 20tik urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik, baina itxita egongo da Eguberrian eta Urte Berri egunean. 

Irudi Erraldoiak, berrikuntza
Eguberrietako kanpaina honetan, abenduaren 20an iritsiko da berrikuntza, Pio XII.a plazan haur eszena erraldoi bat instalatzean. Irudi edo haur erraldoiekin antolatutako barruti bat da, Eguberrietako dekorazioekin girotuko du ingurua, eta haurrei zuzendutako hainbat emanaldietarako agertokiarena egingo du. 

Abenduak 20: Irekiera ekitaldia: Txoborro Magoa
Abenduak 27: Azkona Pailazoak
Urtarrilak 2: Ipuin kontalaria: Ipuin Borobilak
Urtarrilak 3: Malabar eta oreka tailerra
Urtarrilak 4: Ipuin kontalaria: Ipuin Boro-Borobilak

Eguberriak kaleetan
Horrek guzti horrek hiriko auzoak blaituko dituen Eguberrietako giroa izango du lagun, argi apaingarriak eta udalak antolatutako jarduerak nonahi. Hala bada, abenduaren 27an batukada ikuskizun bat ibiliko da San Migel auzoan, Colon ibilbidean eta Luis Marianon barrena.  Abenduaren 28an, erraldoien eta buruhandien txanda izango da lehenik, eta musika ondoren: Rockalean taldeak jarriko du soinu banda Luis Marianotik CBA ingururaino Almirante Arizmendi kalean barrena. 

Eta jarduerek aurrera egingo dute Urte Berritik aurrera ere: urtarrilaren 3an San Migel auzoa, Colon Ibilbidea, Zabaltza plaza eta Almirante Arizmendi kalea girotuko ditu Peña Poteo Txarangak, eta biharamunean Hiriko erdialdean barrena ibiliko da Burrunba Elektrotxaranga. Eta, esan gabe doa, hitzordu garrantzitsuenak ahaztu gabe: Olentzeroren eta Ekialdeko Errege Magoak maiestateen bisita.