Eguberriak iritsi dira Irunera, eta izotz-pista da jarduera nagusietako bat, eta aurten, Ficoban egongo da. Familiarekin instalazio horretaz gozatu ahal izateko, doako garraio-zerbitzu bat izango da Eguberrietako egun guztietan Ficoba eta Irungo erdialdea lotuko dituena. 

Autobus zerbitzu hori 30 minuturo aterako da Ficobatik (puntuan eta erdietan). Geltokiak izango ditu Urdanibia plazan, Fermín Calbetón kalean, Zabaltza plazan, Colon ibilbidean (Topoaren ondoren) eta Hondarribia kalean; gero, berriz ere, Ficobara itzuliko da. 

Gogoratu, gainera, zerbitzu hori erabili ahal izango dela erakustazokako disuasio-parkingean ere, eta, beraz, gure hirira etortzen direnek autoa utzi ahal izango dute, izotz-pistaz gozatu eta zerbitzu berri honen bidez hiriko erdialdera joan.

Kontsultatu zerbitzu berezi honen ordutegiak. 

Servicio especial Navidad: Ficoba - centro de Irun