San Martzial egunean autobus zerbitzu berezia eskainiko da Antonio Valverde kaletik (Udaltzaingoaren ondoan), 9:30etatik 13:30ak arte (13:30etan abiatuko da San Martzialera igotzeko azken busa). Txartela busean bertan baino ezingo da erosi: 3 euroko kostua izango du joan-etorrirako eta 1,50 eurokoa joateko bakarrik bada. Txartelak 9:30etatik 12:00etara bitartean salduko dira.
San Martzialera igotzeko ekainaren 30eko zerbitzua ez da Udalaren zerbitzuetan edo hirikoetan sartzen eta, horrenbestez, ezingo da Mugi Txartelaren bidez ordaindu.
