Datorren igandean, urtarrilak 5, 17:45etik 20:15era bitartean gutxi gorabehera, Errege Magoen desfileak trafiko murrizketa hauek eragingo ditu Irunbusen hiri barruko lineetan:

L1: ZAISA – OSPITALEA

18:00etatik 20:30era, ospitaleranzko bidean:
Autobusak Osinbiribil biribilguneraino iritsiko dira (Dunboako osasun etxeko geralekuraino), eta, handik, GI-636 errepidetik desbideratu, eta Letxunborro hiribidetik joango dira ospitalera.

18:00etatik 20:30era, Zaisaranzko bidean:
Aldabe Mendia kalera iritsiko dira autobusak. Handik, Txingudi ikastolatik, GI-636 errepidera joango dira, Osinbiribileraino, eta, handik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute, Darío Regoyos kaletik.

(Erdialdeko geralekuak itxita egongo dira)

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

18:00etatik 20:30era:
Fermín Calbetóneko abiapuntua Elizatxo hiribideko 11. zenbakira aldatuko da (Olibondoen biribilgunera). 

(Erdialdeko geralekuak itxita egongo dira)

L3: SAN JUAN – ARTIA

18:00etatik 20:30era:
Abiapuntua Arbesko biribilguneko geralekura aldatuko da.

(Erdialdeko geralekuak itxita egongo dira)

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

17:45etik 20:15era:
Fermín Calbetóneko abiapuntua Elizatxo hiribideko 11. zenbakira aldatuko da (Olibondoen biribilgunera). 

(Erdialdean, Anzaranen eta San Migel auzoan ez da emango zerbitzurik) 

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.