Aurten, uda gure autobusetan hasiko da! A3 eta L3 lineek Irun Hendaiako hondartzarekin eta udal igerilekuekin konektatzen dute, hurrenez hurren, eta zure garraio gogokoena izatea nahi dugu, uretan sartu-irten bat egiteko eta eguzkiaz gozatzeko familian edo lagunekin. Horregatik, aurten Mugi txartelerako 30 euroko errekarga bat zozketatuko dugu. Jakin ezazu nola parte hartu!

AUIF concurso de verano

Autobusean mugitzea aukeratzen baduzu eta zure argazkia igotzen baduzu Hendaiako hondartzarako autobusean edo San Martzial Txingudi Kirol Guneko Irungo udal igerilekuetarainoko ibilbidea egiten duen L3 linean, igo ezazu sare sozialetara! Gogoan izan gu Facebook eta Twitter-en gaudela. Jar iezaguzu etiketa eta zozketan sartuko zara. Erraza da!

Lehiaketaren oinarriak:

– · Facebookek eta Twitterrek inolaz ere ez dute babesten, ez abalatzen, ez administratzen sustapen hau, eta ez du loturarik lehiaketarekin. · Sustapen hau Autobuses Urbanos Irún Fuenterrabía, S.L. enpresak antolatzen du.
– Saria hau da: Mugi txartelerako 30 euroko errekarga bat .
– Parte hartzeko, udako irudi bat igo behar da hondartzarako autobusean udal igerilekuetarainoko ibilbidea egiten duen L3 linean. Parte-hartzaile bakoitzak du argitaratzen den edukiaren ardura.
– Irailaren 15era arte parte hartu ahal izango da.
– Irabazlea ausaz aukeratuko da parte-hartzaile guztien artean sortea2 plataforma erabiliz; irabazlearen izena irailaren 18an emango da jakitera.