Datorren larunbatean, 2020ko otsailaren 15ean, 18:45etik 20:30era gutxi gorabehera, KALDEREROEN desfilea dela eta, trafiko-murrizketa hauek egingo dira hiri-lineetan:

L1: ZAISA – OSPITALEA

18:45etik 19:15etara. Ospitalerako noranzkoan. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea, trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta GI-636 saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino eta, handik, Letxunborro hiribidean barrena, Ospitalera.

19:15etik 20:30era. Ospitalerako noranzkoan. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea; trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta GI-636 saihesbidean barrena joango gara; gero, Hondarribia kaletik igo eta Hondarribia kaleko geltokira iritsiko gara, eta handik aurrera ohiko ibilbidetik, Ospitalera.

18:45etik 19:15era. Zaisako noranzkoan. Autobusa Letxunborro hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukaktokira igoko gara eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

19:15etik 20:30era. Zaisako noranzkoan. Autobusa Hondarribia kaleko geltokira iritsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukaktokira igoko gara eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

19:00etako irteeratik hasi eta 20:30era bitartean, Fermín Calbetón kaleko abiapuntua Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

L3: SAN JUAN – ARTIA

Ez da aldaketarik izango.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

18:45 – 19:15 – 19:45 eta 20:15etako irteeretan Fermín Calbetón kaleko abiapuntua Olibondoen biribilgunean egongo da.

Aipatutako murrizketak kendu egingo dira desfilearen atzealdeak aurrera egin ahala.