Igande honetan, azaroak 14, Behobia-Donostia lasterketa egingo da. Hori dela eta, zenbait aldaketa izango dira Irunbuseko autobusen ibilbideetan: 

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Goizeko lehen zerbitzutik eta 15:00ak arte, gutxi gorabehera, lasterketaren irteera muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanak eta korrikalarien pilaketak direla eta, autobusa ezingo da Behobiaraino joan, eta Osinbirileko biribilgunean amaituko du bidea. 

Gainera, 8:00etatik 13:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irtengo dira eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta linea Ospitaletik irten eta Hondarribia kaleraino joango da bakarrik. 

Irunbus L2: San Juan – Katea

8:30etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irten eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta autobusak ezingo du ohiko ibilbidea egin. Hori dela eta, ordu horietan ez da zerbitzurik emango. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

8:30etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irten eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta autobusak ezingo du ohiko ibilbidea egin. Hori dela eta, ibilbidea aldatu da, Nafarroa hiribidetik ez pasatzeko. 

8:30etik aurrera, 30 minutuan behin.

Arbes – Artia ibilbidea:
Arbeseko biribilgunea – Blaia 22 – Hilerria – Harrobieta – J.M. Franco – Portu plazatxoa – Cesar Figerido – Juan Wollmer – Arbes.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

8:15etik aurrera, 30 minutuan behin.

Arbes – Olaberria ibilbidea:
Arbeseko biribilgunea – Urdanibia plaza (Mentxu Gal) – Larreaundi – EPA Olaberria – Olaberria – S.J. Langile – Santa Elena zubia – Arbes.

Ibilbide aldatu horietatik kanpoko geltoki guztiak bertan behera geratuko dira etenaldiari dagozkion orduetan.

OHARRA: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren bilakaeraren arabera pixka bat lehenago hasi edo beranduagora arte luzatu daitezke eta.