Azaroaren 13an Behobia / San Sebastián lasterketa jokatuko dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko autobus zerbitzuen ibilbidean:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Goizeko lehenengo irteeratik 15:00etara arte gutxi gorabehera, irteera muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanak eta korrikalarien pilaketa direla-eta, autobusak ezingo dira iritsi Behobiara, eta, hortaz, Osinbiribileko biribilgunean bukatuko dute ibilbidea.
08:00etatik 13:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusak ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko dira.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
08:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ezingo dute egin ohiko ibilbidea, eta, hortaz, zerbitzua bertan behera utziko da.
08:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalariak korrika hasi eta Irungo kaleetan ibiliko direla-eta, autobusek ez dute egingo ohiko ibilbidea: ez dira pasatuko Nafarroa hiribidetik.
08:30etik aurrera, 30 minutuan behin
Arbes-Artia ibilbidea
Arbesko biribilgunea – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J. M. Franco – Portu plazatxoa – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
08:15etik aurrera, 30 minutuan behin
Arbes-Olaberria ibilbidea
Arbesko biribilgunea – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S. J. Langilea – Santa Elena zubia – Arbes
Ibilbide berrietatik kanpo gelditzen diren geraleku guztiak itxita egongo dira aldaketek irauten duten bitartean.
Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren zirkunstantziak direla-eta baliteke-eta pixka bat desberdinak izatea.