Azaroaren 12an Behobia – San Sebastián lasterketa jokatuko dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko autobus zerbitzuen ibilbidean:
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Goizeko lehenengo irteeratik 15:00etara arte gutxi gorabehera, irteera-gunea muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanengatik eta korrikalariak pilatzen direlako, autobusak ezingo dira iritsi Behobiara, eta Osinbiribileko biribilgunean bukatuko dute ibilbidea.
07:30etik 13:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, ospitalearen eta Hondarribia kalearen artean bakarrik ibiliko da linea.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
07:30etik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ezingo du egin ohiko ibilbidea. Horregatik, bertan behera utziko da zerbitzua.
Su-hiltzaileeneko 07:30eko irteera Elizatxoraino helduko da (Olibondoen biribilgunea).
Irunbus L3: San Juan – Artia
09:00etatik 14:00etara arte gutxi gorabehera, korrikalarien irteeragatik eta Irungo kaleetan ibiliko direlako, autobusak ez du egingo ohiko ibilbidea: ez da pasatuko Nafarroa hiribidetik.
09:00etik aurrera, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du:
Arbes–Artia: Arbesko biribilgunea – Blaia 22 – hilerria – Harrobieta – J. M. Franco – Portu plazatxoa – César Figuerido – Juan Vollmer – Arbes.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
07:45etik aurrera, 30 minuturo, ibilbide hau egingo du:
Arbes – Olaberria: Arbesko biribilgunea – Urdanibia plaza (Menchu Gal) – Larreaundi – Olaberria HHI – Olaberria – S. J. Langilea – Santa Elena zubia – Arbes.
Aldaketa horietatik kanpo geratzen diren geraleku guztiak zerbitzuz kanpo egongo dira zirkulazio-mozketak irauten duen bitartean.
Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren inguruabar zehatzengatik ordutegi horiek zertxobait alda baitaitezke.