Larunbat honetan, hilak 29, Donostiako Klasikoa jokatuko da. Txirrindulariak hiritik pasatuko dira, eta horrek eragina izango du Irunbusen lineetan, 13:55etik 14:45era bitartean gutxi gorabehera. Hona hemen aldaketak:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

15:00etatik aurrera baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kalean, GI-636an eta Artian zirkulazioa etengo da eta.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

15:00etatik aurrera baliteke atzerapenak izatea, Letxunborro hiribidean zirkulazioa etengo da eta.

Irunbus L3: San Juan – Artia

15:00etatik aurrera baliteke atzerapenak izatea, Artian zirkulazioa etengo da eta.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

15:15etik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kalean zirkulazioa etengo da eta.

*Lasterketa bukatzen denean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira murrizketak.