Larunbatean, abuztuaren 1an, Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa dela eta, 14:45etik 16:00etara gutxi gorabehera, hiriko hainbat guneetan aldaketak izango dira. Aldaketa hauek egingo dira lineen ordutegi eta ibilbideetan:
Irunbus L1: Zaiza – Hospital
Ospitaleko irteerak:
- 14:45eko eta 15:00etako irteerak zuzenean irtengo gara GI636tik eta Dario de Regoyosen sartuko gara ohiko ibilbidea berreskuratuz Zaisaraino.
- 15:15eko eta 15:30eko irteerak lasterketaren joan-etorriaren arabera egingo dira, eta bertan behera gera daitezke.
Zaisako irteerak:
- 14:30, 14:45 irteerak Azken Portutik Ospitaleraino zuzenean GI636tik.
- 15:00etako, 15:15eko eta 15:30eko irteerak lasterketaren joan-etorriaren arabera egingo dira, eta bertan behera gera daitezke.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
15:00 eta 15:30etako irteerak, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala).
Irunbus L3: San Juan – Artia
15:00 eta 15:30etako irteerak, abiaburua Arbes izango da.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
15:45etik 16:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (olibondoen biribilgunea). Tarte horretan, Antzaranerako zerbitzua bertan behera geratuko da.
Lasterketa bukatzen denean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira murrizketak.