Ekainaren 28an, asteazkenarekin, alardeko kantinerak aurkezteko desfilea dela-eta, murrizketa batzuk izango dira Irunbusen hiri barruko autobus lineetan, 22:15etik 23:30era bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitalerantz:
    22:15etik zerbitzua bukatu arte, autobusak Dunboako anbulatorioko biribilguneraino iritsiko dira –ez dira sartuko geralekuan, baina bidaiariak jasoko dituzte–. GI-636 errepidetik, Mendeluko biribilgunetik Letxunborro hiribidera sartu, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik. 
  • Zaisarantz:
    22:15etik zerbitzua bukatu arte, autobusek betiko ibilbidea egingo dute Aldabe Mendia kaleraino. Handik, Letxunborro hiribidean behera, GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango dira, eta, handik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

22:20tik zerbitzua bukatu arte, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala).

Irunbus L3: San Juan – Artia

22:30etik zerbitzua bukatu arte, abiaburua Nafarroa hiribideko 18 zenbakia izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

22:15etik zerbitzua bukatu arte, abiaburua Olibondoen biribilguneko geralekua izango da (Elizatxo hiribideko 11 zenbakia).

Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta agintariek baimena eman ahala kenduko dira.