Datorren igandean, apirilak 24, kimuen kategoriako Txirrindularitza Criteriuma egingo da, eta eragina izango du Irunbusen hiriko lineetan, 9:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera. 

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan:

  • 9:00etako irteera: autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Mendeluko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino. 
  • 9:30etik 13:00etara, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioko biribilgunera iritsiko dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe), GI-636 errepidea hartuko dute eta Mendeluko biribilgunera joango dira, Hondarribia kalean barrena igoko dira Geltoki kalera arte, eta handik Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.

Zaisako norakoan: 

  • 9:00etako irteera: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. San Juan plaza aldera igoko dira eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute. 
  • 9:30etatik aurrera eta 13:00ak arte, gutxi gorabehera: autobusek ohiko ibilbidea egingo duten Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik Dunboako anbulatorioko biribilgunera joango dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe). Handik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

9:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera: Fermin Calbetóneko linea-burua Elizatxo hiribideko eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

9:30etatik 13:00ak arte, gutxi gorabehera, Fermín Calbetóneko linea-burua Arbeseko biribilgunera eramango da. (Nafarroa hiribideko eta Fermín Calbetón kaleko geralekuak, itxita).

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

9:15etatik 13:00etara, gutxi gorabehera: Fermin Calbetóneko linea-burua Elizatxo hiribideko eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean. (Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan, zerbitzurik ez) 

13:00etatik 19:00ak arte Igandero ekitaldiko ohiko bide-mozketa egingo da.