Datorren asteazkenean, hilak 5, 18:15etik 20:00etara bitartean gutxi gorabehera, ERREGE MAGOEN DESFILEA egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

18:00etatik 20:00etara bitartean, ospitalerantz
Autobusak Osinbiribil biribilguneraino (Dunboako anbulatorioko geralekuraino) iritsiko dira, eta, han, GI-636 errepidetik desbideratuko dira: Letxunborro hiribidetik iritsiko dira ospitalera.

18:00etatik 20:00etara bitartean, Zaisarantz
Autobusak Aldabe Mendia kalera iritsiko dira. Handik, Txingudi ikastolaren paretik, GI-636 errepidera joko dute, Osinbiribileraino. Biribilguneko geralekutik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute, Darío Regoyos kalean barrena.

(Erdialdeko geraleku guztiak, itxita)

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

18:20tik 20:20ra bitartean: Abiapuntua (Fermín Calbetón kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11 zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

(Erdialdeko geraleku guztiak, itxita)

Irunbus L3: San Juan – Artia

18:20tik 20:30era bitartean: Abiapuntua Arbesko biribilguneko geralekuan egongo da.

(Nafarroa hiribideko eta Fermín Calbetón kaleko geralekuak, itxita)

Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

18:20tik 20:15era bitartean: Abiapuntua (Fermín Calbetón kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11 zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.
(Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan, zerbitzurik ez)

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.