Maiatzaren 5etik (osteguna) maiatzaren 7ra (larunbata) Bidasoko Itzulia Irundik pasatuko da, eta zenbait aldaketa izango dira Irunbuseko lineetan. Aldaketak izango dituzten lineak, egunak eta orduak jaso ditugu dokumentu honetan.
LEHEN ETAPA / maiatzak 5, osteguna
Urdanibia plazatik irtengo da 14:20etan. Urdanibia plazara sartzeko kaleak 13:45etan itxiko dira.
L1: ZAISA – OSPITALEA: 14:00etatik 14:50era zerbitzua etengo da, Nafarroa hiribidea itxita egongo delako.
L2: SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI: Ez du eraginik izango zerbitzuan.
L3: SAN JUAN – ARTIA: 14:00etatik 14:50era zerbitzua etengo da, Nafarroa hiribidea itxita egongo delako.
L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA: 13:45etik 14:45era Urdanibia plazako geltokia kenduko da.
BIGARREN TAPA / maiatzak 6, ostirala
L1: ZAISA – OSPITALEA: 14:00etatik 14:45era zerbitzua Dunboako anbulatorioraino iritsiko da. Mozketa bera egingo da 16:30ean, gutxi gorabehera.
L2: SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI: Ez du eraginik izango zerbitzuan.
L3: SAN JUAN – ARTIA: Ez du eraginik izango zerbitzuan.
L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA: Ez du eraginik izango zerbitzuan.
HIRUGARREN ETAPA / maiatzak 7, larunbata
13:00etatik 15:00etara, gutxi gorabehera:
- OSPITALEKO NORAKOAN:
Fermin Calbetónera iritsi arte ohiko geldialdiak egingo dira, bertan norakoa aldatuko da eta Nafarroa hiribidetik behera egingo dute autobusek, saihesbidetik Mendeluraino joango dira eta Hondarribia kaleko geltokira joango dira. Bertatik ospitaleraino ohiko ibilbidea egingo dute. - BEHOBIAKO NORAKOAN:
Geltoki kaletik Hondarribia kalean eta saihesbidean barrena Osinbiribil biribilguneraino joango da autobusa, eta Fermín Calbetón kalera igo, noranzkoa aldatu, eta, betiko ibilbidetik, Behobiaraino segituko du.
14:45etatik 17:30ak arte:
L1: ZAISA – OSPITALEA – L2: SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI – L3: SAN JUAN – ARTIA – L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA
Ordu horietan, ezin dugu lineen zerbitzua bermatu, lasterketako arduradunek autobusak geldiarazteko gaitasuna izango dute eta.
- 15:10etatik 15:35era arte, gutxi gorabehera, zirkulazio oro etengo da Colón pasealekuan, Hondarribia kalean, Zubimuxuko biribilgunean eta Letxunborro hiribidean.
- 16:30etik 17:00etara, gutxi gorabehera, Behobiara sartzeko bide guztiak itxiko dira, Osinbiribileko biribilgunean, Artiga ibilbidean, Meakako errepidean eta Aiako Harriko errepidean.
- 17:00etatik 17:45ak arte, gutxi gorabehera, Gipuzkoa hiribideranzko zirkulazioa moztuko da Elizatxo hiribideko biribilgunetik (Olibondoen biribilgunea).
- 17:00etatik 17:45era arte, gutxi gorabehera, Oiartzundik Irunera sartzeko zirkulazio oro etengo da Letxunborro hiribidean (Irungo norakoan), Zubimuxuko biribilgunean eta Hondarribia kalean (Hondarribia eta Irun arteko lotura), Colón pasealekuan eta Gipuzkoa hiribidean.
15:30etik 16:40ra:
L3: SAN JUAN – ARTIA: Ez da zerbitzurik emango geltoki hauetan: Arbes –Alzukaitz – Blaia 22 eta Hilerria.