Maiatzaren 4etik (osteguna) maiatzaren 6ra (larunbata) Bidasoko Itzulia Irundik pasatuko da, eta zenbait aldaketa izango dira Irunbuseko lineetan. Aldaketak izango dituzten lineak, egunak eta orduak jaso ditugu dokumentu honetan. 

Irunbus: modificaciones por Vuelta al Bidasoa

LEHEN ETAPA / Maiatzak 4, osteguna

L1: ZAISA – OSPITALEA: 14:00etatik 14:45era zerbitzua etengo da, Nafarroa hiribidea itxita egongo delako.
L2: SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI: Ez da aldaketarik izango.
L3: SAN JUAN – ARTIA: 14:00etatik 14:45era zerbitzua etengo da, Nafarroa hiribidea itxita egongo delako.
L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA: 13:45etik 14:45era Urdanibia plazako geltokia kenduko da.

BIGARREN ETAPA  / Maiatzak 5, ostirala

L1: ZAISA – OSPITALEA: 14:00etatik 14:45era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira..
L2: SAN JUAN – VENTAS – TXINGUDI: Ez da aldaketarik izango.
L3: SAN JUAN – ARTIA: Ez da aldaketarik izango.
L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA: Ez da aldaketarik izango..

HIRUGARREN ETAPA  / Maiatzak 6, larunbata

13:00etatik 15:00etara bitartean gutxi gorabehera:

Zirkulazioa IGANDERO ekimena antolatzen denean bezala etengo da: Francisco de Gainza karrikaren eta Gipuzkoa hiribidearen artean, Colón ibilbidea osorik itxiko da.

15:00etatik 17:45era bitartean:

Ezingo dugu bermatu zerbitzurik ematea, linea batean ere ez, lasterketako segurtasun arduradunek autobusak atxiki ahalko dituzte eta. 

  • 15:00etatik 15:35era bitartean gutxi gorabehera, Colón ibilbidean, Hondarribia kalean, Zubimusu plazatxoan eta Letxunborro hiribidean sartzeko zirkulazio guztia etengo da.
  • 16:15etik 16:50era bitartean gutxi gorabehera, Osinbiribil biribilgunetik, Artiga ibilbidetik, Meakako errepidetik eta Aiako Harriko errepidetik Behobiara sartzeko bide guztiak itxiko dira.
  • 17:00etatik 17:45era bitartean gutxi gorabehera, Elizatxo hiribideko biribilgunetik (Olibondoen biribilgunetik) Gipuzkoa hiribidera sartzeko bide osoa itxiko da.
  • 17:00etatik 17:45era bitartean gutxi gorabehera, Oiartzundik, Irunera bidean Letxunborro hiribidetik, Zubimusu plazatxotik, Hondarribia kaletik (Hondarribia eta Irun arteko lotunetik), Colón ibilbidetik eta Gipuzkoa hiribidetik hirira sartzeko zirkulazio guztia etengo da.

15:00etatik 16:30era bitartean gutxi gorabehera:

L3: SAN JUAN – ARTIA
Arbesko, Alzukaitzeko, Blaia ibilbideko 22 zenbakiko eta hilerriko geralekuak itxita egongo dira.