Datorren igandean, otsailak 19, Inauterietako Desfilea egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan:
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
- 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.
- Zaisako norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:00etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).
Irunbus L3: San Juan – Artia
Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:15etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Olibondoen biribilguneko geltokian egongo da (Sindikala).
Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.