Datorren asteburuan Inauterietako Desfileak egingo dira, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan:

LARUNBATA OTSAILAK 10

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitaleko norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.
  • Zaisako norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino. 

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).

Irunbus L3: San Juan – Artia

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Osinbiribileko biribilgunean egongo da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:15etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Olibondoen biribilguneko geltokian egongo da.

*Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.

IGANDEA OTSAILAK 11

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitaleko norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.
  • Zaisako norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino. 

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:00etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).