Maiatzaren 26an, Alardealdia dela eta, aldaketa hauek izango dira Irunbuseko lineetan, 8:30etatik aurrera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

8:15etako irteeratik 9:15etara (barne), gutxi gorabehera: Bertan behera geratuko dira SJ Langile eta Urdanibia plazako geltokiak.

9:30etatik aurrera: dabilen jende kopurua kontuan hartuta segurtasunez egin badaiteke, ohiko ibilbidea egingo dute autobusek. Bestela, ez da zerbitzurik emango SJ Langile eta Urdanibia plazako geltokietan.

*16:45 eta 17:15 bitartean: Kalejira dela eta, pilaketa eta berandutze txikiak gerta daitezke Francisco Gainza kalean, Colon pasealekuan eta Iparralde hiribidean.