‘Bidasoako Itzulia’  txirrindularitza-lasterketa dela eta, honako eragin hauek izango ditu trafikoak:

Lehen etapa – apirilak 26, ostirala

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

14:15etik 14:45era zerbitzua eten egingo da Nafarroa Hiribidean.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Ez dio zerbitzuari eragiten.

Irunbus L3: San Juan – Artia

14:30etako irteera Arbeseko autobus geltokitik egingo da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

13:45etik 14:45era SJ Langile geltokia eta Urdanibia plaza kenduko dira.

Bigarren etapa – apirilak 27, larunbata

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • 14:00etatik 14:45era, gutxi gorabehera, zerbitzua Dunboako anbulatorioraino iritsiko da.
  • 17:00etatik 17:45era, gutxi gorabehera, zerbitzua Dunboako anbulatorioraino iritsiko da.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Ez dio zerbitzuari eragiten. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez dio zerbitzuari eragiten. 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Ez dio zerbitzuari eragiten. 

Hirugarren etapa – apirilak 28, igandea

  • 8:30etatik 9:30ak arte, gutxi gorabehera, Igandero bezala moztuko da (baina Iparralde hiribidea ezin da erabili Kolon pasealekura igotzeko)
  • 09:30etik 10:10 arte, gutxi gorabehera:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

      • Zaisako norabidean: Autobusa Ospitaletik aterako da eta ohiko ibilbidea egingo du Aldabe Mendiraino. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidea hartuko du Osinbiribil Glorietaraino.
      • Ospitaleko norabidean: Autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetonera arte, aldagunean buelta emango du GI-636 errepidea hartzeko eta zuzenean Ospitaleraino joateko. 

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

10:00etako irteera Sindikaleko autobus geltokitik egingo da. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez dio zerbitzuari eragiten. 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

9:45etako irteera Elizatxo 11tik (Olibondoen biribilgunea) egingo da. 

  • 10:10etatik 12:15ak arte, gutxi gorabehera, igandero bezala moztuko da (baina Iparralde hiribidea ezin da erabili Kolon pasealekura igotzeko)

11:30etik 12:10era, gutxi gorabehera: 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Arbes – Alzukaitz – Blaia 22 eta Hilerriko geltokiak kenduko dira. Dario de Regoyosetik joango da Artia futbol zelaitik igota, hortik ohiko ibilbidea berreskuratzeko. 

  • 12:15etik 12:45era, gutxi gorabehera:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

      • Zaisako norabidean: Autobusa 12:30ean irtengo da Ospitaletik eta GI-636 errepidea hartuko du Osinbiribil Glorietaraino. Bertan, trukagailuraino igoko da eta Zaisa alderako ohiko ibilbidea berreskuratuko du.
      • Ospitaleko norabidean: 12:30etako irteeran autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino, aldagunean buelta emango du eta GI-636 errepidea hartuko du Zubimuxu biribilguneraino, Letxumborro hiribidea igoz, Ospitaleraino bere ohiko ibilbidea berreskuratuz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

12:30ean Andrearriaga 23tik irtengo da. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez dio zerbitzuari eragiten. 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

12:15 eta 12:45etako irteerak Elizatxo 11tik (Olibondoen biribilgunea) egingo dira. 

  • Lasterketa amaitzean, Kolon pasealekua iganderoko ohiko mozketarekin egongo da, 19:00ak arte.