Datorren igandean, urriaren 23an, «Donibane Lohizune – Hondarribia» lasterketa egingo da 10:20etatik 12:30 aldera arte. Hori dela eta, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako honako kale hauetan: Zubimuxu, Hondarribia kalea, Colon Ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta Iparralde hiribidea. 

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Zaisa-Ospitalea
Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza–Ensanche-Topo-Hondarribia-Gibeleta-Hirubide eta Puiana.
Gertueneko geltokia: Fermin Calbeton.

Ospitalea – Zaisa
Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

San Juan – Ventas
Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza – Ensanche eta Topo.
Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton eta Aduana kalea.

Ventas – San Juan
Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Linea honetan ez da aldaketarik izango

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza – Ensanche, Topo, Urruña Plazatxoa, Lope de Irigoyen 31, Zubiaurre, Colon 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32.
Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton  eta  Elizatxo 11 (Olibondoen biribilgunea).

*Colon pasealekua: errei bakarrean bi norakoetan ibili ahal izango da, txandaka, Txanaleta eta Iparralde hiribidearen artean.