Igande honetan, 2026ko urriak 25, “Donibane Lohitzun – Hondarribia” egingo da, 10:15 etatik 12:30etara, gutxi gorabehera. Hori dela eta, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta zirkulazioari eragingo dio kale hauetan:
Irunbus L1: Zaiza – Oospitalea
Zaisa-Ospitalea: 10:00etatik 12:30etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratu, eta zuzenean iritsiko dira ospitalera.
Ospitalea – Zaisa: 10:00etik 12:30etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
Ez da aldaketarik izango: Igadenroko ibilbidea.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
10:00 etik 12:30etara bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea). Antzaranera ez da egongo zerbitzua.
Lasterketa bukatuta, igandero ekitaldiko ohiko bide- mozketa egingo da. (15:00ak arte)
