Ekainaren 19an duatloi bat egingo da Irunen (Juanma Garate Txiki – Osasunaren aldeko miliak), eta aldaketa batzuk izango dira Irunbuseko lineetan, 8:30etatik 13:30etara, gutxi gorabehera.
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
- Ospitaleko norakoan:
8:30etako irteera: autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Mendeluko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
9:00etatik 13:30ak arte, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioko biribilgunera iritsiko dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe), GI-636 errepidea hartuko dute eta Mendeluko biribilgunera joango dira, Hondarribia kalean barrena igoko dira Geltoki kalera arte, eta handik Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino. - Zaisako norakoan:
8:30etako irteera: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
9:00etatik aurrera eta 13:30ak arte, gutxi gorabehera: autobusek ohiko ibilbidea egingo duten Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik Dunboako anbulatorioko biribilgunera joango dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe). Handik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
9:00etako irteeratik 13:30etara, gutxi gorabehera: Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
Irunbus L3: San Juan – Artia
9:30etako irteeratik 13:30ak arte, gutxi gorabehera, Fermín Calbetóneko linea-burua Arbeseko biribilgunera eramango da.
Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria
8:45etako irteeratik 13:30etara, gutxi gorabehera: Linea-burua (Fermín Calbetón kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11 zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.
(Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan, zerbitzurik ez)
13:30etatik (gutxi gorabehera) 19:00ak arte Igandero ekitaldiko ohiko bide-mozketa egingo da.